Alejandro Balde
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Alejandro Balde Martínez (Bartzelona, 2003ko urriaren 18a) kataluniar futbolari profesionala da, atzelaria. Bartzelona Futbol Klubeko lehenengo taldeko jokalaria da.
Remove ads
Ibilbidea
FC Bartzelonan
Aita Ginea Bissaukoa du eta ama dominikarra eta Bartzelonan jaio zen 2003an[1]. RCD Espanyolen hasi bazen ere zortzi urte zituela sartu zen Bartzelona Futbol Klubeko harrobian[2].
2021-22 denboraldian egin zuen debuta talde nagusiarekin eta bi partida jokatu zituen, bata Errealaren aurka[3] eta beste Athleticen aurka[4]. Txapeldunen Ligan ere egin zuen debuta Bayern Munichen aurkako partidan, ligaxka fasean[5].
2022-23an talde nagusiko ohikoa bihurtu da, izan ere lehen bi hilabetetan gol asistentzia gehien eman zituen jokalarietako bat izan baitzen. 2023ko martxoan Europako bost Liga handietan asistentzia gehien eman zituen 20 urtez azpiko jokalaria zen[6]. Ligan gol bakarra sartu zuen, RCD Espanyolen aurkako derbian hain zuzen ere[7]. Bartzelonak Liga eta Superkopa irabazi zituen urte hartan.
Espainiako selekzioan
2019an 16 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin hasi zen jokatzen. gazte mailatako selekzio guztiak pasa ondoren 2022ko Qatarko Munduko Txapelketarako konbokatu zuten eta Costa Ricaren aurkako partidan egin zuen debuta[8].
Remove ads
Palmaresa
- Espainiako Liga (1): 2022-23
- Espainiako Superkopa (1): 2023
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
