Alejo Vidal-Quadras

Kataluniar politikari eta fisikaria From Wikipedia, the free encyclopedia

Alejo Vidal-Quadras
Remove ads

Alejo Vidal-Quadras Roca (Bartzelona, 1945eko maiatzaren 20a) kataluniar politikari eta fisikari bat da.

Datu azkarrak Europarlamentaria, Espainiako senataria ...
Remove ads

Ibilbidea

Katalunian

Kataluniako Alderdi Popularreko kidea da, 1991-1996 artean baita alderdi horretako lehendakaria ere. 1987-1991 artean Bartzelonako Udaleko zinegotzia izan zen. 1988-1996 artean Kataluniako Parlamentuko diputatua izan zen.

Espainian

1996-1999 artean Espainiako Senatuan senataria izan zen.

Europan

1999-2014 artean Europako Parlamentuan Espainiako Alderdi Popularraren europarlamentaria izan zen, eta 2004-2014 artean Europako Parlamentuaren lehendakari ordea ere bai.

Ondoren

2014an Alderdi Popularra laga eta Vox eskuin muturreko alderdi politikoaren kide egin zen, baina 2015ean alderdi politiko hori eta Batasuna, Aurrerapena eta Demokrazia eta Herritarrak - Herritarron Alderdia alderdien arteko hurbiltzearen alde agertu ostean, Vox alderdia utzi zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alejo Vidal-Quadras Aldatu lotura Wikidatan
Remove ads
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads