Allison Mack

aktore estatubatuarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Allison Mack
Remove ads

Allison Christin Mack (Preetz, 1982ko uztailaren 29a) Alemanian jaiotako aktore estatubatuarra da. Smallville telesailean Chloe Sullivan-en rola betetzeagatik egin zen ezagun. 2018an NXIVM sektaren aurkako operazioan atxilotua izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Thumb
Allison Mack 2009an.
Remove ads

Biografia

Hasierako lanak

Allison Mack 1982an Alemaniako Preetz hirian jaio zen. Jonathan Mack opera abeslari estatubatuarraren alaba da eta garai hartan Alemanian ari zen lanean[1]. Bi urte zituela Los Angelesera itzuli zen familia[2].

Aktore gisa aurreneko lana Alemaniako txokolate konpainia baterako iragarkiak egitea izan zen[2]. Ondoren haur modelo lanak egin zituen[3] eta zazpi urte zituela Los Angeleseko Young Actors Space akademian ikasten hasi zen[4] eta Police Academy 6: City Under Siege filmean agertu zen. Nerabe zela 7th Heaven telesailean ezagutzera eman zen eta 1990. hamarkadan telefilme askotan hartu zuen parte. 2000 urtean Opposite Sex filmeko protagonista izan zen. Disneyren Honey, We Shrunk Ourselves filmean ere aritu zen.

Smallville

2001ean Smallville telesailerako aukeratua izan zen eta paper protagonista izan zuen, Clark Kenten lagun gisa, Chloe Sullivan-en rolean. Hainbat sarietarako izendapenak jaso zituen eta 2006[5] eta 2007[6]an Teen Choice Award sarietan aktore laguntzaile onenaren saria irabazi zuen. Smallvillen inguruan hainbat webserie protagonizatu zituen eta Smallville-ko atal baten zuzendaria ere izan zen, 8. denboraldiko "Power" atala hain zuzen ere[7]. 2011 arte iraun zuen telesailak.

Ondorengo proiektuak

2012an Wilfred komedian Amandaren rolean ohiko aktorea izan zen eta 2014an azken atalean beriz agertu zen[8]. 2017an Lost in Oz telesailean ere aritu zen. 2017an Nicki Clyne aktorearekin ezkondu zen[9].

Remove ads

NXIVM afera

2010 urtean Smallvillen lagun izan zuen Kristin Kreuk aktorearekin batera NXIVM sektan sartu zen[10]. Forbes aldizkarian 2003an ateratako artikulu batean inspirazio exekutiboaren coaching lanak egiten dituela zioen arren 2017an aurrez kidea izan zen Sarah Edmondsonek haren sekta izaera azaldu zuen New York Times egunkarian, eta Allison Macken etxean egindako zeremonia batean erreklutatua izan zela esan zuen[11]. Izan ere Mack-ek biktimak erreklutatzeko atala sortu baitzuen[12]. Kristin Kreukek ere elkartearen norabidea ikusita 2013an atera egin zela esan zuen. 2018an Keith Rainiere zuzendaria eta Allison Mack atxilotuak izan ziren, eta sexu trafikoa eta lan fortzatuak bultzatzea egotzita[13]. Allison Macken ezkontza bera ere Nicki Clynek Estatu Batuetako inmigrazio legeak sahiesteko estrategia izan zela adierazi zen, horrela sektan sartu ahal izateko[9].

2018an 5 milioi dolarretako fiantza ordaindu zuen etxean atxilotuta egon ahal izateko, bere gurasoen ardurapean[14]. Gutxienez 15 urtetako gartzela zigorra izan dezake kargu guztien errudun jotzen bada[15].

Remove ads

Filmografia

Filmeak

Informazio gehiago Urtea, Filma ...

Telebista

Informazio gehiago Urtea, Filma ...

Webserieak

Informazio gehiago Urtea, Webseriea ...
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads