Almansa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Almansa Albaceteko probintziako (Gaztela-Mantxa, Espainia) ekialdeko udalerri bat da. 2015an 24.837 biztanle zituen. Musulmanen garaian sorturiko herria da, historia handikoa. 1241ean kristauen esku geratu zen, eta 1476an Gaztelari batu zitzaion. Espainiako Levante eskualdearen eta goi-lautadaren arteko komunikaziogune garrantzitsua da.
Remove ads
Inguru naturala
Geografikoki, Almansa, 700 metro inguruan kokatzen den lautada batean dago. Iberiar penintsulako periferiatik goi-lautadara igarotzeko pasabide naturala da. Kokagune berezi horrek, izaera estrategikoa eman dio Almansari, eta Valentzia eta Madrilen arteko komunikazio ardatzaren erdian dago.
Demografia
Almansak 24.837 biztanle ditu, 2015ko urtarrilaren 1eko datuen arabera. Biztanleriaren hazkundea jarraia izan da XX. mende osoan zehar. Hazkunde hori, mantsoa izan zen mendearen azken erdian, eta 1940ko hamarkadatik 1950eko hamarkadara eten egin zen. Izan ere, garai hartan Almansako biztanle askok tamaina handiagoko Albacetera emigratzeko joera zeukaten.
Dena den, garraioak hobetu eta herrian hainbat azpiegitura eraikitzearekin batera, inguruko herri txikiagoetako biztanleriaren jomuga bihurtu zen Almansa. XX. mendearen bigarren erdian, eta batez ere 2000. urtetik aurrera, Almansak etengabeko hazkundea bizi izan du, hegoamerikar immigrazioa dela eta.
Remove ads
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Almansako udalaren webgune ofiziala
| Artikulu hau Espainiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
