Alsazia-Lorrena
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Alsazia-Lorrena (alemanez Reichland Elsass-Lothringen) Alemaniako Inperioko lurraldea izan zen, izan ere, 1871. urtean, Alemaniako Inperioak Frantziaren mende zeuden Alsazia eta Lorrena lurralde germaniarrak eskuratu zituen. Frantziako departamendu hauek osatzen zuten: Rhin Beherea, Rhin Garaia (Belfort izan ezik), Mosela (Briey arroa salbu) eta Meurthe antzinako departamenduko zati bat (Château-Salins eta Sarreburg).
Lurralde germaniarrak izanagatik, Alemania bihurtzearen aurkako jarrerak garrantzizkoak izan dira betidanik Alsazia-Lorrenan. Lehen Mundu Gerra bukatu zen unean berean, 1918ko azaroaren 11n, errepublika independente bihurtu zen; baina gutxi iraun zuen, azaroaren 17an bertan, Alsazia-Lorrena berriz ere Frantziaren eskuetara igaro baitzen. 1940. urtean berriz ere hartu zuten alemaniarrek Alsazia, bertako herrialde bihurtuz. Frantziak 1945ean berreskuratu zituen Alsazia eta Lorrena.
Remove ads
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads