Amanda Tapping

From Wikipedia, the free encyclopedia

Amanda Tapping
Remove ads

Amanda Tapping (Rochford, Essex, 1965eko abuztuaren 28a) Ingalaterran jaiotako aktore eta zinema-zuzendari kanadarra da, Stargate SG-1 telesailean eta honen ondoren sortu zirenetan Samantha Carter koronelaren rola betetzeagatik da ezaguna.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Thumb
Amanda Tapping 2007an.
Remove ads

Biografia

Erresuma Batuan jaio bazen ere, hiru urte zituela familia Kanadara joan zen bizitzera, Ontariora hain zuzen ere. Ingurumen Zientzietan eta Antzerkigintzan nabarmendu zen Torontoko Institutuan eta 1984an antzerkigintza aukeratu zuen Windsorreko Unibertsitatean ikasketekin jarraitzeko[1].

Aktore ibilbidea

1990. hamarkadaren hasieran Katherine Jackson, Anne Marie Kerr eta beste hainbatekin batera "Random Acts" antzerki taldea osatu zuen eta hainbat telesailetan agertzen hasi zen atal bakarretako gonbidatu gisa[2].

1997an Stargate SG-1 telesailean egin zuen debuta Samantha Carterren rolean[3]. Honen ondoren etorri ziren telesailetan ere hartu zuen parte, Stargate Atlantis-en esate baterako 5. denboraldian protagonista bihurtu zen[4]. 2007an ordea Stargateren saga alde batera utzi zuen eta zientzia fikziozko telesail berri batean zentratu zen, Sanctuary-ko Helen Magnus doktorea bihurtuz[5]. Lau denboraldi egin zituen bertan.

2012an Supernatural telesailean Naomiren papera bete zuen eta hurrengo urteetan tarteka agertu izan zen, guztira 7 ataletan.

Zuzendari ibilbidea

Stargate SG-1 telesaileko zazpigarren denboraldian "Resurrection" atala zuzendu zuen Amanda Tappingek eta ondoren Sanctuary telesaileko 2. denboraldiko "Veritas". Esperientzia handituz joan zen eta gaur egun zuzendari lanetan zentratuago dago aktore lanetan baino[6].

Remove ads

Bizitza pertsonala

1994an Alan Kovacs-ekin ezkondu zen eta Vancouverren bizi dira. Alaba bakarra dute, Olivia, 2005ean jaio zena[2].

Filmografia

Filmeak

Informazio gehiago Urtea, Filma ...

Telesailak

Informazio gehiago Urtea, Filma ...

Zuzendaria

Informazio gehiago Urtea, Telesaila ...
Remove ads

Antzerkia

  • The Wizard of Oz
  • The Lion in Winter: "Alais Capet"
  • Steel Magnolias – West End Theater
  • Look Back in Anger: "Alison" (1986)
  • Children of a Lesser God: "Sarah" (1987)
  • The Taming of the Shrew: "Bianca" (1988)
  • Noises Off
  • The Shadow Walkers

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads