Amulio

From Wikipedia, the free encyclopedia

Amulio
Remove ads

Amulio, latinez: Amulius, erromatar mitologian, Alba Longako errege bat izan zen, Numitor erregearen anai txikia eta Prokasen semea.

Datu azkarrak Ezaugarriak, Sexua ...

Kondaira

Bere anaia Numitor aurrez Askaniok sortutako Alba Longa hiriko erregea zen, baina Amuliok Numitor kargugabetu eta Alba Longatik erbestearazi zuen, baita haren semeak hilez Amuliori lehiarik egingo lioketen Numitorren ondorengorik egon ez zedin.

Gainera, Numitorren Rea Silvia alabari Vestaren birjina bat izatera derrigortu zion, hark ere Amuliori lehiarik egingo ez zioten semerik eta Numitorren ondorengorik izan zen zitzan. Baina Marte jainkoa Rea Silvaren edertasunaz erakarria sentitu eta bortxatu egin zuen, Rea Silvak bi anai biki erdituz, Romulo eta Remo.

Amuliok Rea Silvia bizirik lurperatzea eta Romulo eta Remo Tiber ibaiaren uretan saskitxo batean abandonatzea agindu zuen. Tiberino jainkoak, Tiber ibaiaren pertsonifikazioak, saskia lehorreratuz bikien biziak salbatu zituen, bertan bere otsokumeak galdu berri zituen Luperka otsoemeak umeak topatu eta titia eman zien. Ondoren Tiberinok Rea Silvia salbatu eta berarekin ezkondu zen.

Gerora, Faustulo artzaiak eta Aka Larentia emazteak bikiak hazi zituzten. Bikiak heldutzean, Alba Longara joan eta Amulio osaba zaharra kargugabetu eta Numitor aitona berriz ere tronuan jarri zuten.

Remove ads
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads