Luperka

From Wikipedia, the free encyclopedia

Luperkamap
Remove ads

Luperka, erromatar mitologiaren arabera, Romulo eta Remori titia eman zien otsemearen izena da, Amulio erregeak, Romulo eta Remo hiltzea agindu zuenean. Gaur egun, otseme honi eskainitako estatua, "Kapitolinoko otsemea"[1] deitua (italieraz: lupa capitolina), erromatar Kapitolinoko museoan kontserbatzen da. (Kapitolinoko museoak).

Datu azkarrak Jatorria, Sortzailea(k) ...
Remove ads

Irudia

Brontzezko irudi bat da, 75 zentimetroko garaiera eta 114ko zabalera duena. Tradizioaren arabera, eskultura etrusko bat izango litzateke, berriki, tradizio hau zalantzapean jarri den arren, azkenik, Erdi Aroan egina dela frogatuz.

Bi umeak, Pizkunde garaian gehituak izan ziren, eta, ziur asko, Antonio del Pollaiolo eskultoreak eginak dira.

Izenaren balizko azalpena

Tito Livioren arabera (Ab Vrbe Condita, 1, 4, 6-7), otsemearen elezaharra, benetan, emagaldu baten ekintzaren estalki izango litzateke, lupa hitzak, emagalduei ere erreferentzia egiten baitiete.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads