An Daingean

From Wikipedia, the free encyclopedia

An Daingeanmap
Remove ads

An Daingean (ingelesez Dingle, irlanderaz Daingean Uí Chúis ere deitu ohi zaio, azken honen esanahia "O'Cuisen Gotorlekua" da) Irlandako hego-mendebaldean dagoen Kerryko konderrian kokatzen udalerria da, izenbereko Dingle penintsulan dago eta honen hiriburua edo udalerri nagusia da. Bestalde, izen bereko Dingle badian ere badago. Dingle herria Kerryko Gaeltacht eremuaren bihotz-bihotzean dago, honenbestez, irlandera edo gaelerar hiztunen lur eremuan.

Datu azkarrak An Daingean, Administrazioa ...

Udalerri honetako jarduera ekonomiko garrantzitsuenak turismoa, arrantza eta inguruko baserrietako nekazaritza dira. 2006ko erroldaren arabera Dingle udalerriak 1.920 biztanle zituen[1].

Remove ads

Leku interesgarriak

Thumb
Dingle herriko pub bat.

Dingle udalerriko St. Mary eliza J. J. McCarthy eta O'Connell arkitektoek neogotiko eran eraiki zuten. Bere eraikitze hastapeneko harria 1862. urtekoa da.

Udalerri honetan irlandar musika herrikoia entzuteko aukera ugari eta bikainak daude, bereziki udako turismo garaian. Dingle udalerriak hainbat pub edo taberna ditu, bai eta jatetxea eta kafetegiak ere. Dingle Oceanworld izeneko Aquarium bat ere badago. Udalerriko arte eszena edo giroa ere handituz doa, mota askotako artisauak daudelarik: Brian de Staic bitxigileak bere egoitza bertan du, bai eta Louis Mulcahy buztingile eta Sean Daly kristalari maisuak ere.

Azkenik Kerry Camino Donejakue bidearen antzera eginiko ibilbideak Tralee eta Dingle elkartzen ditu.

Remove ads

Fungi, Dingle udalerriko izurdea

Sakontzeko, irakurri: «Fungie»

1983tik aurrera Dingle badian izurde bat agertu ohi da. Bertakoek Fungie izena eman eta bisitarien ikuskizun gogokoenetakoa bilakatu da[2]. Izurdea portutik ateratzen diren antolatutako biretako itsasontzien aurrean ageri ohi da. Normalki bere motako izurdeak bakarrik edo multzo txikietan igeri egin ohi dute, halere bere motako izurdeek ez bezala Fungiek gizakiekin hartu-emana izatea gustokoa duela dirudi[3]. Batzuek dioetenez Fungie izurdea 1970. hamarkada erdialdera jaioko zen eta bere 25 urtetako adinerako bizi esperientzia normala edukiko luke, gaur egun bere motako izurdearen adinarentzako oso zaharra litzateke[4]. Gaur egun Dingle udalerrian Fungie izurdearen omenezko brontzezko irudi edi eskultura bat dago[5]

Remove ads

Herritar ezagunak


Iruditegia

Herri senidetuak

Ikus gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads