Ann Ward
estatubatuar modeloa From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Ann Ward (Dallas, Texas, AEB, 1991ko apirilaren 20a) estatubatuar modeloa da, America's Next Top Model telerrealitateko 15. edizioa irabaztean egin zen ezaguna.[1][2][3][4][5]
Remove ads
Bizitza
Texas estatuko Dallas herrian jaio zen. Prosper-eko (Texas) bigarren hezkuntzan graduatu zen 2009 urtean. Haurtzaroan konfidantza arazo asko izan zituela esan izan du, beste umeek bere altuerarengatik molestatzen zuten eta, (6'2 oineko altuera du, 1.88 metro).
America's Next Top Modelen
2010 urtean, America's Next Top Model saioaren 15. edizioan agertu zen Ward, The CW kate estatubatuarrak transmititutako telerrealitate saioan. Hasieratik Ann "editorialetarako look-a" zuen modelotzat jo zuten, goi mailako joskintzarako ezin hobea. Hala ere, gogor borrokatu behar izan zuen lehia horretan nabarmentzeko. Ward berehala nabarmendu zen 1.88 metroko altuerarengatik. Epaileak ere harrituta geratu ziren bere gerriaren tamainarekin, hain zen estua, non saioko epaileetako batek, Jay Alexanderrek, bi eskuekin inguratu zezakeen. "Gustatzen zaidan zerbait dauka", esan zuen Tyra Banks zikloaren gidariak lehen bidalketan. Wardek lehen postua lortu zuen modeloen artean lehen bost asteetan, eta, hala, argazki onenaren saria lortu zuen aste bakoitzean (ordura arte ANTMko beste neska batek ere ezin izan zuen hori bete). Hala ere, saio gehienetan arrakasta izan arren, lotsatia, baldarra eta segurtasun barik izateagatik kritikatu zuten Ann. Hizketa eskatzen zuten desafioetan ere zailtasunak izan zituen.[1]
Denboraldiaren bukaeran, Wardek eta Chelsey Hersley bere lehiakide finalistak komertzial bat filmatu zuten eta CoverGirl kosmetikoentzako argazki-saio bat egin zuten (irabazlearen sariaren parte zen). Gainera, biek Roberto Cavalli diseinatzailearen moda-desfile batean parte hartu zuten. Ordura arte, Wardek ez zuen asteko erronkarik irabazi, eta Chelseyk, ostera, hiru. Hala eta guztiz ere, Wardek bazituen sei lehen, eta Hersleyk bat ere ez. Wardek, taldearen erabakiz, lehia irabazi zuen Hersley gaindituta. Ondorioz, 100.000 dolarreko kontratua jaso zuen CoverGirl-ekin, kontratu bat IMG Models modelo-agentziarekin, "spread" bat Vogue Italia aldizkarian, Beauty in Vogue-ren azala eta Vogue.it gune bat.
Wardek errekor asko gainditu zituen Top modelean.
- 1. Top modeloa irabazi zuen neskarik altuena izatea.
- 2. Texasen jaio eta reality show-a irabazten zuen lehen neska izatea.
- 3. Lehen gehien jarraian izan zituen neska izatea (5 guztira).
- 4. Lehen izen gehien zituen neska izatea (6 guztira).
Top Modeletik pasatzea
Top Model-en izan zen bitartean, Ward-ek argazki onak lortu zituen, eta epaimahaiak goraipatu zituen oso. Behin baino ez zen egon azken bien artean.
America's Next Top Modelen ostean.
Ann bi urtez desagertu zen modelo mundutik, baina 2013 urtean Paragon agentzia mexikarrean hasi zen, eta han zeuden Brittani Kline, Yoanna House, Laura James eta Jaslene Gonzalez irabazleak ere.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads