Anna Chlumsky
aktore estatubatuarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Anna Maria Chlumsky (Chicago, 1980ko abenduaren 3a) aktore estatubatuarra da. Haurra zela My Girl pertsonaiaren rola betetzeagatik egin zen ezaguna. Heldua zela Veep telesailaren protagonista izan zen 7 denboralditan zehar.
Remove ads
Biografia
Haurra zela hasi zen aktore lanetan eta My Girl eta My Girl 2 filmek famatu egin zuten[1]. Oraindik adin txikikoa zela beste bi filme ere egin zituen, Trading Mom (1994) Sissy Spacekekin eta Gold Diggers: The Secret of Bear Mountain (1995) Christina Riccirekin[2].
1999 eta 2005 artean zinemaren mundutik aldendu egin zen eta Chicagoko Unibertsitatean Arte eta Nazioarteko Ikasketatan graduatu zen[3]. 2006an Law & Order telesialeko atal batean berragertu zen eta ondoren beste hainbat telesailetan hartu zuen parte gonbidatu gisa.
2012an Veep telesailean berriz protagonista papera bete zuen eta zazpi denboraldiz egon zen telesail horretan[4]. 2022an Inventing Anna telesailean Vivian Kent pertsonaiaren rola bete zuen[5].
Remove ads
Filmografia
Filmeak
Telebista
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
