Antiprotoi

protoiaren antipartikula From Wikipedia, the free encyclopedia

Antiprotoi
Remove ads

Antiprotoia (p sinboloa) protoiaren antipartikulula da. Antiprotoiak egonkorrak dira, baina, oro har, oso bizitza laburra dute; izan ere, protoi batekin talka eginez gero, bi partikulak deuseztatu egingo dira energia-eztanda batean.

Datu azkarrak Sailkapena, Konposaketa ...

Protoiaren berdina den baina -1 karga elektrikoa duen partikula bat existitzea Paul Diracek aurreikusi zuen 1933 Nobel Saria eman zioten hitzaldian.[1] Diracek Nobel Saria jaso zuen, 1928an Einsteinen energia-ekuazioak emaitza positiboak eta negatiboak izan zitzakeela kalkulatzeagatik, positroiren existentzia aurreikusiz, elektroiaren antimateriaren analogoa, karga positiboarekin eta kontrako espinarekin.

Kaliforniako Berkeley Unibertsitateko Emilio Segre eta Owen Chamberlain fisikariek 1955. urtean berretsi zuten antiprotoiaren existentzia; beraz, biek Fisikako Nobel Saria jaso zuten 1959an. Antiprotoi batek bi goi antiquark eta behe antiquark bat du (uud). Neurtu diren antiprotoiaren propietateak guztiak bat datoz protoiaren propietateekin, antiprotoiak karga elektrikoa eta kontrako momentu magnetikoa dituenean izan ezik. Materiaren eta antimateriaren arteko aldea arazo irekia da oraindik ere, gure unibertsoak Big Bangari nola biziraun zion eta zergatik den hain antimateria txikia gaur egun.[2]

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads