Apure (estatua)

From Wikipedia, the free encyclopedia

Apure (estatua)map
Remove ads

Apure Venezuelako ekialdean dagoen Estatu bat da. Bere hiriburua San Fernando de Apure da. 76.400 kilometro koadro ditu eta 473.941 biztanle.

Datu azkarrak Ereserkia, Administrazioa ...

Mugakide ditu Kolonbiako Errepublika mendebalde eta hegoaldean, Bolivar ekialdean, eta Guarico, Barinas eta Tachira iparraldean.

Remove ads

Orografia

Lurralde osoa laua da, mendebaldea izan ezik, 3.613 m-ko garaiera duen mendia sortzen baita han, Paramo de Tama izena duena. Gainerantzeko lurraldeak bi ordokitan banatzen dira, goi ordokia batetik eta behe-ordokia bestetik. Azken hau urak estalita egoten da, ibaiek gainez egiten baitute sarri (Apure ibaia, Meta, Arauca, Capanapro eta Cinaruco ibaiek batez ere). Urak estaltzen ez dituen zatiak, banco deituak, izaten dira uholdetan abelgorriaren babesleku. Uholdeak apirila eta azaroa bitartean izaten dira.

Remove ads

Ekonomia

Behi eta zaldi zaintza dira estatuan ekonomia baliabide nagusiak. Abelgorria, hil ondoren, airez garraiatzen da San Fernandotik eta Guasdualitotik hainbat herritara. Abeltzaintzan aritzen direnak, zuri eta indiarren arteko arrazakoak dira, eta badira bertako jatorriko talde gutxi batzuk ere. Apureko nekazaritza bertakoen elikagaietarako bakarrik izaten da.

Udalerriak

Estatua 7 udalerri eta 27 parrokiatan banatuta dago.

Informazio gehiago Udalerria, Hiriburua ...

**Distrito del Alto Apureko kideak.

Geografia
Venezuela
Artikulu hau Venezuelako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads