Argonitz
Euskal Herriko mendia From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Argonitz, Nafarroa eta Gipuzkoa probintzian topa dezakegun euskal mendia da. Altzaniako mendilerro luzeak Nafarroa eta Gipuzkoa arteko muga egiten du, Lizarrusti eta Etxegarateko mendateen artean. Muga administratiboa izateaz gain, kate honek muga geografikoa ere egiten du, atlantiko eta mediterranear isurialdeen artean. Inguruko ibarretatik abiaturik mendi hauen hegiak piku samarrak izan arren, gorabehera handirik gabeko mendilerroa dugu hau, eta altuerak 850 eta 980 metroen artekoak dira. Mendi oihantsuak dira hauek, pagadi zabalez estaliak, eta horrek gehienetan paisaia zabalez gozatzea eragozten du. Trukean, baso zabalen bakeaz gain, gain eta lepoak hartzen dituzten monumentu megalitiko ugariez goza dezakegu.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
