Arriagako geltokia (Gasteiz)

Gasteizko tranbiaren geltokia From Wikipedia, the free encyclopedia

Arriagako geltokia (Gasteiz)map
Remove ads

Arriaga Gasteizko tranbia geltokia da, Arabako Gasteiz hiriburuko Arriaga auzoan kokatuta dagoena, Voluntaria Entrega kalea hain zuzen ere.

42.866653°N 2.678625°W / 42.866653; -2.678625
Datu azkarrak Arriaga, Lineak ...

Geltokia Euskotren Tranbiak operatzen zu eta 2009ko uztailaren 10a inauguratu zen.

Remove ads

Historia

2009ko uztailaren 10a ireki zen, Gasteizko tranbiaren Honduras eta Arriagako adarrak inauguratzearekin batera, alegia, Honduras eta Kañabenta geltokien arteko tartea.[1]

Tranbiaren hegoaldeko luzapen lanak zirela eta geralekua itxiarazi zen 2019ko abuztuaren 12tik urte bereko irailaren 1.ra arte. Egun horien artean Angulemako geltokia eta Floridaren arteko tranbia adarraren lotura gauzatu zen.[2]

Epealdi berean, geralekua egokitu zen Euskotren Tranbiak Gasteizko tranbiarentzako eskatutako 44 metro luze diren tranbia unitate berriak jaso ahal izateko. Hala, markesinen albo baikotzean 1,8 metroko igarobide librea utzi da, bloke teknikoak birkokatuz eta markesinaren gainerako elementuak egokituz, eta nasak luzatu dira.[3]

Remove ads

Sarbideak

Arrapala bidezko sarbidea Sarbide irisgarria Voluntaria Entrega kalea, 48

Geltokia

Alboko nasa, jaitsiera eskuinetik
Gernikako Arbola eta Floridaraino
Artapadura eta Abetxukoraino
Alboko nasa, jaitsiera eskuinetik

Geltokia

Geltokiak markesina, bi trenbide eta bi nasa ditu, eta txartelen salmenta zein birkarga automatikorako makinaz, sei balioztatze-makinaz, eta Minutran eta Sitran sistemez hornituta dago. Minutran eta Sitran sistemak tranbia heltzeko falta den denbora adierazteko informazio sistemak dira, markesinaren gainean kokatutako dorrea eta markesinan kokatutako pantailaren bitartez, hurrenez hurren.

Konexioak

Ez dago TUVISA edo Araba Busarekin konexioak.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads