Arte figuratibo

From Wikipedia, the free encyclopedia

Arte figuratibo
Remove ads

Arte figuratiboa errealitate zehatzak irudikatzen dituen artea da, hots, abstraktua ez dena.[1] Hori dela eta, irudiak identifikatu egiten dira arazorik gabe.

Thumb
Arte figuratiboa errealitatearen errepresentazio zuzena izan daiteke (Un Moulage sur Nature, Edouard Dantan, 1887).

Batzuetan benekotasuna bilatzen du, erabateko errealismoa, adibidez hiperrealismoan; beste batzuetan irudiak distortsionatzen ditu, esaterako, jatorrizko irudia idealizatuz edo, karikaturetan bezala, elementu batzuk nabarmenduz.[2]. Bigarren joera horretan tendentzia desberdinak daude: sinbolismoa, eskematismoa, kolosalismoa, hieratismoa, espresionismoa...

Arte figuratiboan oso ohikoa da modeloak erabiltzea, hala hasierako zirriborroak egiteko, nola lan osoa errealitatearen errepresentazio zuzena izateko. Bestalde, paisaia oso garrantzitsua da, margolariari aukera ematen baitio pertsonen eta inguruko elementuen arteko loturak sortzeko.

Remove ads

Irudi galeria

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads