Azido aspartiko
konposatu kimiko From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Azido aspartikoa (Asp) konposatu organikoa da, C4H7NO4 formula duena, aminoazidoen klasekoa eta azido dikarboxilikoa. Azido aspartikok kirialitatea agertzen du eta bi enantiomero ditu: azido L-aspartikoa eta azido D-aspartikoa. Azido L-aspartikoa aminoazido proteinogeno ez-esentziala da eta beste aminoazido batzuen sintesian eta azido zitrikoaren eta urearen zikloetan zeregin garrantzitsua du. Azido D-aspartikoa az da proteinen sintesian erabiltzen, baina peptido batzuetan parte hartzen du eta neurotransmisore/neuromodulatzaile gisa jokatzen du. Azido aspartikoa solido kristalinoa da. Uretan eta ohiko disolbatzaile organikoetan disolbaezina da, baina disolbagarria piridinatan[1][2].
| azido L-aspartikoa | azido D-aspartikoa |
Azido L-aspatikoa GAU eta GAC kodoien bidez adierazten da.
Remove ads
Sintesia
Industrialki, azido L-aspartikoa azido fumarikoaren aminazioaren bidez ekoizten da, L-aspartato amoniako-liasa entzimak katalizatuta[3].
Erabilera
Azido L-aspatikoak hainbat erabilera ditu industrian, hala nola, sintesi kimikoan, aromatizatzaile eta dieta-osagarri gisa eta polimero superxugatzaile biodegradagarriak egiteko[4][5].
Erreferentziak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
