Azido fumariko

konposatu kimiko From Wikipedia, the free encyclopedia

Azido fumariko
Remove ads

Azido fumarikoa edo azido trans-butenodioikoa konposatu organikoa da, HOOC—CH=CH—COOH formula duena azido dikarboxilikoen klasekoa. Azido maleikoa bere cis isomeroa da. Solido kristalino kolorgea da. Alkoholetan disolbagarria da. Narritagarria da[1].

Datu azkarrak Formula kimikoa, SMILES kanonikoa ...

Fumarato ioia azido fumarikoaren forma ionizatua da. Azido fumarikoaren esterrak eta gatzak furmarato ere deitzen dira, adibidez dimetil fumaratoa.

Remove ads

Biokimika

Azido fumarikoa naturalki sortzen da organismo eukariotoetan. Halaber, azido fumarikoa Fumaria generoko landareetan, hainbat onddotan (zehazki Boletus fomentarius var. pseudo-igniarius delakoan), likenetan eta Islandiako goroldioan (Cetraria islandica) aurkitzen da.

Fumarato ioia tarteko produktua da Krebsen zikloan, zein zelulek elikagaietatik adenosina trifosfato moduan (ATP) energia ekoizteko erabiltzen duten. Ioia sortzen da sukzinato deshidrogenasa entzimaren bidez suzinatoaren oxidazioaren ondorioz. Fumaratoa fumarasa entzimak malato bihurtzen du.

Giza larruazalak modu naturalean azido fumarikoa sortzen du eguzkiaren argia jartzen duenean[2].

Bestetik fumarato ioia urearen zikloaren produktua ere bada.

Remove ads

Sintesia

Erabilera komertzialetarako azido fumarikoa presta daiteke glukosa Rhizopus nigricans onddoaren eraginaren bidez azido maleikoaren eta anhidrido ftalikoaren prestakuntzaren albo-produktu moduan. Dena dela, ohikoagoa da azido maleikoa isomerizatzea beroa edo katalizatzaile egoki bat usatuz azido klorhidrikoa edo bromo/peroxido nahasteak esaterako[3].

Erabilera

Azido fumarikoa elikagai-gehigarri gisa erabiltzeko onartuta dago Europar Batasunean eta hainbat estatutan. Elikagai-gehigarri gisa, azidotasun-erregulatzaile moduan usatzen da eta E297 zenbakiarekin adierazten da. Edarietan eta gozogintzako hauts altxagarrietan usatzen da bereziki[4].

Azido fumariko ardogintzan ere erabiltzen da: Ardoei gehitzen zaienean, azido fumarikoak hartzidura areagotzea eragozten, pH baxua mantentzen eta elementu metalikoen arrastoak ezabatzen laguntzen du. Modu honetan, ardoaren zaporea egonkortzen laguntzen du[5].

Farmakologian, dimetil fumaratoa psoriasia tratatzeko usatzen da[2].

Azido fumarikoa sintesi organikoan baliatzen da poliester-erretxinak eta aldiolak sintetizatzeko. Halaber tindu-finkatzaile moduan ere usatzen da.

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads