Atorbastatina
konposatu kimiko From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Atorbastatina edo IUPAC-en nomenklaturaren arabera azido (3''R'',5''R'')-7-[2-(4-fluorofenil)-3-fenil-4-(fenilkarbamoil)-5-propan-2-ilpirrol-1-il]-3,5-dihidroxiheptanoikoa botika moduan usatzen den konposatu organikoa da C33H35FN2O formula duena[1].
Estatinen familiako botika bat da, odoleko kolesterol-maila jaisteko eta gaixotasun kardiobaskularrak prebenitzeko erabiltzen dena[2]. Horrez gain, plakak egonkortu eta enbolia prebenitzen du, hanturaren aurkako mekanismoen bidez. Garrantzi handia du, kolesterola arrisku kardiobaskularreko faktoretzat hartzen baita. Kontuan izan behar dugu kolesterola funtsezkoa dela bizitzarako, eta kolesterolaren sintesia farmakologikoki edo dieten bidez murrizteak fisiopatologiak sor ditzakeela.
Beste estatina batzuek ez bezala (sinbastatina eta prabastatina, esaterako), atorbastanina konposatu guztiz sintetikoa da eta Bruce Roth-ek sintetizatu zuen lehen aldiz 1985ean Parke-Davis Warner-Lambert Company (orain Pfizer) enpresan lanean ari zenean. Enpresaren patentea 2011ko azaroaren 30ean bukatu zen eta 2012z gero hamaika enpresek sintetizatzen dute atorbastanina generikoa, tartean, Uharte-Iruñeko Laboratorios Cinfa SA enpresak[3][4].
Albo-ondorio arruntek artikulazioetako mina, beherakoa, urdaileko mina, goragalea eta muskuluetako mina izaten dituzte. Albo-ondorio larriak errabdomiolisia, gibeleko arazoak eta diabetesa izan litezke. Haurdunaldian erabiltzeak fetua kalte dezake[3].
Remove ads
Erabilera
Atorbastatinaren erabilera nagusiak dislipidemiaren, odolean lipido gehiegi izatea, tratamendua eta gaixotasun kardiobaskularra prebentzioa dira. Gaixotasun kardiobaskularren kasuan prebentzioa bi mailatan egiten da[5]. Batetik, arrisku-faktoreak hala nola, tabakismoa, azukrea odolean, odol-presio altua edo bihotzekoen familia aurrekariak dituztenengan eritasuna agertu aurretik baliatzen da eta, bigarrenik, arazoa jada duten pertsonengan[6].
Remove ads
Albo-ondorioak
Saio klinikoetan ikusi izan da atorbastatina hartzen duten pertsonen % 1-10k bitartean albo-ondorio hauek izan ditzaketela[2]:
- Artikulazioetako mina
- Gorotz bigunak
- Indigestioa
- Muskuluetako mina
- Goragalea
- Hipergluzemia
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads