Audofleda

ostrogodoen erregina From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Audofleda (c.467Ravenna, c.511), Ostrogodoen erregina, Teodoriko Handiarekin ezkonduta.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...

Txilderiko I.aren eta Basina Turingiakoaren alaba zen eta Klovis I.a errege franko merobingiarraren arreba zen.

Teodoriko Handia Ostrogodoen erregearekin ezkondu zen 493. urtean (ez dakigu data zehatza).[1] Teodorikok enbaxada bat bidali zion Klovisi ezkontza eskatzeko, hitzarmen politikoa egin asmoz frankoekin.[2] Bi alaba inguruko erregeekin ezkondu zituen: Ostrogoto Ariadna burgundiarren erregearekin eta Teogoto bisigodoekin; eta Teodorikoren arreba vandaloen erregearekin, Mendebaldeko Europako erresuma barbaro nagusiekin aliantza eginez. Bestalde, Amalasunta alaba gazteena ostrogodoen erregina izatera iritsi zen 526 eta 534 artean.

Audofleda paganoa zen eta ezkontzaren unean kristautasunean bataiatua izan zen apezpiku arriano baten bidez.[2]

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads