Augurio

From Wikipedia, the free encyclopedia

Augurio
Remove ads

Augurioa (latinez: augurium), Antzinako Erroman, hegaztien kantu, hegaldi eta bestelako ekintzetatik hartutako zantzuen interpretazioa da, etorkizuna aurresan eta egin beharrekoa erabakitzeko. Augure izeneko apaizen esku zegoen lan hori.

Thumb
Aldeko augurioak, zaldun baten inguruan. Lakoniako irudi beltzen dekorazioa duen kilix-a, ca. K.a. 550–530.

Augureei, hasiera auspices esan zitzaien (auspex, singularrean), baina, auspex izena erabiltzeari utzi zioten eta eta augur hitzaren bidez ordeztu zuten, eta auspiciuma seinaleei behatzeko termino gisa atxiki zuten[1].

Auspizioak, hegaztien behaketak, zinez, ez zuen uzten etorkizuna igartzen, baizik eta jainkotasunak ekintza jakin baten ekintzarekiko eta egun jakin bateko ekintzarekiko zuen adostasuna edo desadostasuna agerrarazten (Auguriak ez bezala, augureek baino ez zituztenak erabiltzen, eta ez zuten denbora-mugarik). Auspiziak, eskuarki, patrizioen pribilegiotzat eta magistratuen ardurapeko lantzat hartu ziren.[2]

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads