Aurkezle

ekitaldi publiko bat gidatzen duen pertsona edo animatzailea (telebistakoa bada: Q947873 From Wikipedia, the free encyclopedia

Aurkezle
Remove ads

Aurkezlea telebistako, irratiko edo beste ekitaldi batzuetako saioak, publikoari hitz eginez, gidatzen dituen pertsona da. Gainera, ekintza solemneak eta marka merkaturatzeak gidatzeko kontratua izan daiteke. Azken kasu horretan, zeremonia-maisu ere deitzen zaio.[1]

Thumb
Xabier Euzkitze telebista aurkezlea.

Aurkezle bat, oro har, komunikatzailea, kazetaria edo esataria da. Profesional hauek, oro har, telebistan edo irratian lan egiten dute. Lanean, hainbat zeregin izaten dituzte: albisteak lantzea eta aurkeztea, elkarrizketak egitea, ekitaldiak eta programak gidatzea, eta publizitate-iragarkiak egitea, besteak beste.[2]

Remove ads

Hedabideetako aurkezleak

Telebistako aurkezleak

Telebistako aurkezleak bere irudia eta ahotsa azaltzen dituzte grabatutako edo  momentuan emitituko diren programa aurkezteko. Programa horien artean, albistegiak, kirolak, denbora eta entretenimendu-saioak daude.[3]

Gaur egun, ohikoa da beste eremu batzuetan ospetsuak diren pertsonak aurkezle lana egitea: aktoreak edo umoristak, esaterako. Beste batzuk, gaian adituak izan daitezke, hala nola zientzialariak edo politikariak, beren esperientziaren inguruko programak gidatu ahal dituzte.

Irratiko aurkezleak

Irratian, telebistan bezala, kazetariez gain, beste eremu batzuetan ospetzuak edo gaian adituak diren pertsonak egin ahal dute aurkezle lana. Kasu honetan, soilik aurkezlearen ahotsa erabiliko da saioa gidatzeko.[4]

Remove ads

Aurkezlearen ezaugarriak

Aurkezle on bat izateko honako ezaugarri hauek izan behar ditu:

  • Konfiantza eta ahots argia.
  • Pentsatzeko eta erreakzionatzeko azkartasuna.
  • Produkzio-talde batean lan egiteaz gozatzea.
  • Jarraibideak zehatz-mehatz betetzeko gai izatea.
  • Eroso eta natural agertzea kameraren edo mikrofonoaren aurrean.
  • Kontzentratzeko gaitasuna; izan ere, programa bat aurkezten egon daiteke, kontrol-gelako jarraibideak entzuten eta estudioko zuzendariaren edo errejidorearen seinaleak ikusten dituen bitartean.
  • Saioaren arabera, ezagutza espezializatuak izan behar ditu.
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads