AutoCAD

From Wikipedia, the free encyclopedia

AutoCAD
Remove ads

Autodesk AutoCAD bi eta hiru dimentsioko irudiak lantzeko ordenagailuz lagunduriko diseinurako programa bat da. Gaur egun, Autodesk izeneko enpresa batek garatu eta merkaturatzen du. AutoCAD terminoa Autodesk konpainiak sortutakoa da 1982an. AutoCAD, ediziorako dituen ahalmen handiengatik, nazioartean ezagutzen den software bat da. Programa horrek eraikinen planoen irudi digitalak edo 3Dko irudien birsorkuntza ahalbidetzen du.

Datu azkarrak Jatorria, Sorrera-urtea ...

AutoCAD arkitektoek, ingeniariek eta diseinatzaile industrialek gehien erabiltzen duten programetakoa da. Izena xehatuz gero Auto aurrizkiak bere sortzailea den Autodesk enpresari egiten diola erreferentzia eta CAD formak, berriz, Computer Aided Design edo Computer Aided Drafting esan nahi duela aurkituko dugu.

Remove ads

Ezaugarriak

Bertsio bakoitzean errepikatzen diren ezaugarri apartak dituelako nabarmentzen da programa. Ordenagailuz lagunduriko beste diseinurako programa batzuk bezala, AutoCADek entitate geometrikoko (puntuak, marrak, arkuak, etab.) datu-base bat kudeatzen du. Datu-base horrekin pantaila grafiko baten bidez lan egin ahal izango da, irudi-editorea deiturikoa. Erabiltzailearekiko interakzioa komandoen, edizioaren edo irudien bidez egiten da programaren agindu-lerroa erabiliz. Programaren bertsio modernoek prozesua automatizatzen duten irudi-erabiltzailearen interfaze batetik aginduak sartzea ahalbidetzen dute.

Remove ads

Kanpo estekak

Beste aukera batzuk

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads