Axolot
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Axolota (Ambystoma mexicanum), nahuatletik axolotl, euskaraz uretako mamua, Mexikoko Xochimilco lakuan bizi den anfibio bat da, ambystomatidae familiakoa.[1] Urodelo mozkote eta sendoa da. 25-30 zentimetro luze da. Buruaren atzean haizemaile diruriten hiru brankia adar ditu. Gorputzaren hegalak lautuak ditu, baita buztana ere, baina azken horrek goi eta berehaldean azal-tolesdura bi ditu.[2] Desagertzeko arrisku kritikoan dago bere habitata murrizten ari delako, gehiegizko ustiapenagatik, kutsaduragatik, maskota moduan saltzeko edo jateko harrapatzen dituztelako, eta harrapari exotikoak sartu dizkietelako.[3]
Remove ads
Taxonomia
Ambystomaidae familiakoa da. Hasieran Gyrinus mexicanus generokoa zela esaten zen, baina gaur egun Ambystoma generokotzat hartzen da. Garai batean ere esaten zen arrabio tigreren (Ambystoma tigrinum) bat zela metamorfosia egin ez zuena; gaur egun esaaten da espezie desberdinak direla.[4]
Deskribapena
18-27 hilabeterekin 15-35 cm artean neurtzen dute: 23 cm normalena izaten dena eta 30cm-tik gora arraroa. Zapaburuen eta caudaten ezaugarri tipikoak ditu: hiru zakatz kanpoaldean eta hegats bat buruko atzeko partean kloakararte doana. Gelatinaren antzekoa da, lau hanka, buztan luze bat, begi txikiak betazal gabekoak eta aho handi bat irribarre baten itxurarekin ditu.[5][6] Anfibio hau ornoduna da.[1]
Kolore ohikoenak
Axolotek lau pigmentazio gen dituzte; mutatzen direnean kolore aldaketa dezberdinak eduki dezakete. Axolot Basatiak marroi kolorekoak izaten dira, oliba-kolore berdearekin eta urre koloreko orbanekin. Hauek dira mutazio batetik eratorritako axolotek sei kolore ohikoenak:[7]
- Leusiztiko edo Lucy: axolot hau ohikoena da. Larrosa edo zuri kolorezkoa da, begi beltzekin. Hegatz larrosak edo gorriak dekoz.[8]
- Axolot Leusiztiko Zikina, Lucy Zikina edo Leusiztiko Bekaduna: Axolot honek Leusiztikoaren bezalakoa da, baina puntu beltzekin zikin itxura ematen dutenak buruan.
- Albino Zuria edo Axolot Albinoa: axolot hau Leusiztikoa baino apur bat arraroagoa da. Oso antzekoak dira, baina honek gorputz zuria edo larrosa argia du.[9]
- Urre Axolota edo Urre Albino Axolota: axolot hau Albino Zuriaren antzekoa da. Urre-koloreko gorputza du, hegats horiekin, arrosa edo gorriekin. Jaiotzen direnean Albino Zurien bezalakoak dira, baina hazten hasten direnean urre kolorea izaten hasten dira.[10]
- Axolot Beltza: izenak esaten duen bezala, axolot honen gorputza beltza da. Axolot Basatien antzekoak dira, baina ez dute beste koloreko punturik; guztiz beltzak dira.[11]
Kolore bereziak
- Axolot Berdea: axolot hau berezia da, ilunpean distira egiten du. Bere geneetan PBF (Proteina Berde Fluoreszentea) dago, distira egitea egiten duena.[12]
- Brontze Axolota: axolot hau Albinoen antzekoa da. Hasieran brontze kolorekoak dira, geroago kobre kolorekoa bihurtzeko. Puntu ilunak izan ditzaker, baina inoiz ez beltzak.[13]
Kolore arraroak
- Kimera Axolota: axolot hau arrautzean dagoenean, beste arrautza batekin elkartzen da bakar bat sortzeko. Axolot hau erdi Leusiztiko erdi Axolot Beltza da, baina oso zaila da eurentzat bizi ahal izatea, %0.00001-ko probabilitatea dutelako bizitzeko.
- Piebald Axolota: axolot hau Axolot Leusiztiko Zikinen oso antzekoa da, baina bere puntu beltzak askoz handiagoak dira eta gorputz osoan ditu. Puntu horiek elkartu ahal dira orban handiak sortzeko.[14]
- Mosaiko Axolota: axolot hau Kimera Axolotaren antzekoa da, baina honek gorputz osoan ditu orbanak, urdin kolorekoak direnak.[15]
- Zilar Dalmata: axolot hau oso arraroa da eta ez dago informazio askorik berariburuz. Labanda kolorezko puntuak dekoz eta bere gorputza zuria da.
- Enigma: horrelako axolota bakarra ezagutzen da. Bere gorputza beltza da, eta orban berdeak eta horiak ditu bere gorputzean zehar.
- FireFly: honelako 12 axolot ezagutzen dira bakarrik. Bere gorputza beltza da, kloakatik aurrera zuria izateko.[16]
Remove ads
Biologia
Ugalketa
Animaliaren ugalketa garaia azarotik ekainera bitartekoa da; eta urte bat dutenean hasten da. Arrak usain berezia botatzen du kloaka-guruinetatik emea erakartzeko. Horren ostean, arrak espermatozoideak jarri eta emeak kloaka-ezpainekin batzen ditu.[17]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
