Ayo Edebiri
estatubatuar komediantea, idazlea, ekoizlea eta aktorea From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Ayo Edebiri (Boston, Massachusetts, AEB, 1995eko urriaren 3a) estatubatuar komediantea, idazlea, ekoizlea eta aktorea da.[1] Comedy Centraleko Up Next-en agertu zen, eta Olivia Craigheadekin batera Iconography podcastaren anfitrioikidea da. Ezaguna da 2020an Big Mouth-en Missy pertsonaia egiteagatik eta 2022an The Bear-en, Sidney pertsonaia.[2][3]
Remove ads
Biografia
Edebiri Bostonen jaio zen eta familia erlijioso pentekostal batean hazi zen.[4] Amak Barbadosetik emigratu zuen eta aitak Joruba herritik.[5][6] Lehenik eta behin, komedia interesatu zitzaion, zortzigarren graduko antzerki-klasean. Ondoren, inprobisazio-klubean sartu zen Boston Latin Schoolen.[4]
Edebiri New Yorkeko Unibertsitatera joan zen eta han irakaskuntzan lizentziatu zen.[5] Unibertsitateko hirugarren urteko ikasle zela, komedian karrera bat egiteko prestatzen hasi zen eta pasantia egin zuen Upright Citizens Brigade-n.[5]
Remove ads
Ibilbidea
Zinema eta telebista
Edebiri stand-up komediantea da eta stand-up set bat egin zuen Comedy Centralen Up Next delakoan.[7][5] 2020ko maiatzean Ayo and Rachel Are Single serie digitala hasi zen sarean transmititzen, eta Rachel Sennott lagun eta lankide komediantearekin batera idatzi eta protagonizatu zuen.[8]
Telebistarako idazten du eta The Rundown with Robin Thede eta NBCko Sunnyseten denboraldi bakarrerako idatzi zuen.[2][5] Edebiri Big Mouth-eko erredakzio-taldean hasi zen programaren laugarren denboraldian.[9] Jenny Slatek Missyren pertsonaiari ahotsa jartzeari utzi ondoren, papera aktore beltz batek interpreta zezan, Edebirik entzunaldi bat egin zuen eta ordezkapen gisa hautatu zuten 2020ko abuztuan.[2] Laugarren denboraldiaren amaieran hasi zen pertsonaia horri ahotsa jartzen.[2] Edebiri idazle eta aktore izan zen Dickinson-en bigarren denboraldian Apple TV+ katean.[3] Bigarren mailako aktore lana egin zuen Jennifer E. Smith-en Hola, adiós y todo lo que pasó eleberriaren 2022ko egokitzapen zinematografikoan, [10]
2022an, Edebirik ospe handiagoa lortu zuen Huluko (harpidetza bidezko telebista, bideo edo streaming zerbitzua) The Bear komedia-saileko kide nagusi lanean.[11] Independent Spirit saria eta Gotham sarietarako eta Kritika Zinematografikoaren Sarietarako izendapenak jaso zituen, Sydney Adamu chef gazte eta handinahiaren interpretazioarengatik.[12][13][14]
Proiektu berrienetan, besteak beste, Mulliganentzat (2023ko urtarrilaren 26an Netflixentzat animatutako telesaila) ekoizpenkidea eta idazle aritu zen.
Marvel-en Unibertso Zinematografikoan, 2024ko Thunderbolts filmean, paper bat du. Netflixen We Lost Our Human interaktibo berezian Ham rola du, paper nagusia.[2] Teenage Mutant Nina Turtles: Mutant Mayhem filmako protagonista da.[15]
Beste lan batzuk
Edebiri Iconography izeneko podcast baten koanfitrioia da Olivia Craigheadekin. Gonbidatuak elkarrizketatzen ditu, beren ikono pertsonalei buruz hitz egiteko.[8][5] Forever Dog-ek ekoizten du podcast-a, eta 2020an merkaturatu zen bigarren denboraldia.[16]
Amerikako Sozialista Demokratikoentzako kanpaina egin du.
Remove ads
Filmografia
Filmak
Telebista
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
