Azazkal
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Azazkala (edo azkazala[1], ezkazala, eskazala, ezkizala) hatzen bukaera babesten duen estaldura da. Lurreko ornodun gehienek dituzte, batzuek atzapar forman eta beste batzuek —gizakiok, adibidez— azkazal forman. Gizakiok hogei azazkal ditugu: hamar hatzetan, bana, eta hamar behatzetan, beste hainbeste (bakoitzaren muturrean bat, alegia).
Gizakion azazkalak egunero gutxi gorabehera 0,01 zentimetro hazten dira eta, beraz, etengabe eraldatuz eta berriztatuz doaz. Kultura batzuetan margotu egiten dituzte, batez ere emakumeek. Ekialdeko hainbat kulturatan, azkazal luzeak izateak noblezia esan nahi du, eskuekin lan egiten ez dutela erakusten baitu.
Remove ads
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads