Azilo talde

R−C=O formula orokorreko erradikal organikoa, non R aromatikoa, alifatikoa edo aliziklikoa den. Azido organiko baten hidroxilo taldea ordezkatuta lortzen dira. From Wikipedia, the free encyclopedia

Azilo talde
Remove ads

Kimika organikoan azilo esaten zaio R−C=O formula orokorreko taldeari, non R aromatikoa, alifatikoa edo aliziklikoa den. Azido organiko baten hidroxilo taldea ordezkatuta lortzen dira[1].

Thumb
Azilo taldea
Datu azkarrak Mota, Identifikatzaileak ...

Nomenklatura

Aziloak izendatzeko azidoaren izenetik abiatzen da. Honela, -iko bukaera dutenen kasuan -ilo bukaerak ordezten du jatorrizkoa eta -oiko dutenean -oilo.

Honela, azetikotik 'azetilo' (CH3CO); butirikotik 'butirilo' (CH3CH2CH2CO), bentzoikotik 'bentzoilo' (C6H6CO) edo propanoikotik 'propanoilo' (CH3CH2CO). Hori bai, konposatuak eratzen direnean izenak bukaerako 'o' galtzen du, etsenplurako: azetil kloruroa edo bentzoil kloruroa.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads