Azpantar

From Wikipedia, the free encyclopedia

Azpantar
Remove ads

Azpantarrak, bartanak edo zangozorroak belaunetik behera hankak, prakak eta botak babesten dituzten jantziak dira. Praka eta boten gainetik janzten dira. Bereziki landako lanetarako eta eskia, mendizaletasuna eta ekitazioa praktikatzeko erabiltzen dira.

Thumb
Zangozorroak.

Polainen erabilera Kristo aurreko mendeetan hasi zen, zehazki K.a. 509 eta K.a. 264 urteen artean, antzinako erromatarrak hedatzen hasi zirenean, Ipar Europarantz, hango klima askoz ere hotzagoa baitzen, eta tribu germaniarrek gerritik zangoraino iristen zitzaizkien galtzak janzten zituztenez, alternatiba bat bilatu behar izan zuten klima hotzetik babestu ahal izateko, polainen lehen prototipoei bide emanez.

Remove ads

Historia

Antzinateko Mediterraneoko herrialdeetan, gizonek gonak eramaten zituzten gorputzari itsatsita mantentzen zirenak, eta klima epela zenez, ez zuten babes gehigarririk behar hanketarako. Hala ere, Erroma iparralderantz hedatzen hasi zenean, klima askoz hotzagoa duen Ipar Europarantz, tribuek orkatilak eta hankaren behealdea estaltzeko modu bat bilatu behar izan zuten, beti galtza nasaiak jantzita zihoazelako, gerritik zangarteraino iristen zitzaizkienak, "heuse" izenez ezagutzen zirenak. Bero handiagoa lortzeko, oihala sokarekin estaltzen zen zangotik belauneraino, airea ez pasatzeko edo estuagoak egiteko (tropa erromatarrek «feminae» deitzen zieten).

Estilo hori berehala hedatu zen iparraldetik mundura, batez ere Julio Cesarrek Galia konkistatu zuenean, K.a. 1. mendean, soldaduen zangoak hotzaren eta basoetako arantzetatik babesten ziren hosaren bidez, arropa militar laburraren azpian eramaten ziren babesteko oihalezko edo larruzko babesleak. Hosa hitza ingelesezko hose bihurtuko litzateke, mendeetan zehar zangoetaraino iristen ziren babes-polainak esan nahi izan dutena.[1]

Geroago, greziar asmakizuntzat hartzen hasi ziren, "greba" deitzen baitzietenak, antzinako armaduraren zati bakar bateko piezak ziren, belaunetik oinaren oinarriraino estaltzen zutena zatiak zirenak. Piezak berna-bizkarrak bakarrik estaltzen duenean, zango-ziri edo eskinela esaten zaio, eta hanka erabat gordetzen duenean, greba izena hartzen du. [2]

Thumb

Gaur egun Espainian azpantarren erreferentziak dago, XIX mendekoa, Randkako Museo del Bandolero-n; non armak zein idatzizko testigantzak aurkitu ahal diren. Ohikoa zen ikustea nekazariak eta artzainak ikustea bakoitza bere azpantarrak josten; zeinetan egurrezko orratzak eta hari-masailak erabiltzen zituzten hauek sorketarako. Halaber, oso teknika ohikoa, bakarrik aldatuz batasun apaingarriak, bakoitzaren gustuetara moldatuz.

Artilezko kolore gordina zen erabiliena, baina artile zuri eta beltzaren nahasketa, beltza, urdin iluna eta artile garbiko gris urdinxka ere erabiltzen ziren. Mendiko azpantarrak boten gainetik jartzen dira, bere funtzioa botan elurra, ura edo harri txikiak sartzea saihestea da. Soldadu askok holako azpantarrak ere izaten dituzte babeserako, baita hankak arriskuan jar ditzaketen beste lanbidetan ere, adibidez, motozerrak erabiltzen zituzten langileak. Beraz, historian zehar, azpantarrak hainbat erabilera izan dituzte, hala ere, babeserako erabiltzen zituzten. [3]

Remove ads

Motak

Thumb
Kotoizko zangozarroak

Neoprenozko zangozarroak

Neoprenoz egindako zangozarroak direnez, kautxu sintetiko arin eta urarekiko erresistentez eginak izan arren, onenak dira klima hezeetako ibilaldietarako edo elurretan eta izotzetan zeharbide luzeetarako.

Kotoizko zangozarroak

Arinak eta aireztatuak dira, eta, beraz, klima epelerako aukerarik onena dira. Zikinkeriaren eta hautsaren aurkako babes-geruza bat ematen dute, baina, adituen iritziz, ez dute ura igarotzea eragozten.

Larruzko zangozarroak

Thumb
Olanazko zangozarroak

Oro har, polaina hauek iraunkorragoak dira eta uraren edo elurraren aurkako babes hobea ematen dute. Larruak beste hainbat material baino erresistentzia handiagoa du higadurarekiko, beraz denboraren ikuspuntutik begira, epe luzerako inbertsio hona bihurtzen dira.

Olanazko zangozarroak

Olana polainak egiteko material herrikoia da, erresistentea eta iragazgaitza delako.

Ehun sintetikoko zangozarroak

Ehun sintetikoko polainarik onenak oso transpiragarriak eta azkar lehortzekoak dira. Oso gogorrak eta iraunkorrak izateaz gain. [4]

Remove ads

Abantailak eta Desabantailak

Informazio gehiago Abantailak, Dsabantailak ...

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads