landare espeziea, udazkenean loratzen da From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Azpelarra (Colchicum autumnale) Colchicaceae familiako lorea da. Azafraiaren antzekoa baina jateko oso desegokia, toxikoa, izan ere koltxizina izeneko toxina sortzen du[1]. Udazkenean loratzen da
Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Landare belarkara eta bizikorra da, 25 cm-ko altuera hartzen duena.
Loreak 4-7 cm luzera duten sei petalo morez osaturik daude. Barnean sei estamin laranja ditu. Polinizatzeko orduan obarioa lur azpian aurkitzen da[2].
Hedadura eta habitata
Europa guztian hedaturik dago, erdialdean eta mendebaldean bereziki. Britainia Handian eta Irlandan ere bai[3]. Azken urteetan Suedian eta Errusian ere naturalizatu dela ikusi da, eta baita Zeelanda Berrian ere[4].
Erraboil itxurako bere kormoakkoltxizina du, hezueri eta Mediterranear sukarra sendatzeko erabiltzen dena.[5]
Landareen ekoizpenean ale poliploideak ekoizteko ere erabiltzen da koltxizina.
Toxikotasuna
Koltxizina landarearen atal guztietan aurkitzen da, beraz dena kontsideratzen da pozoitsua. Hartz-baratxuriaren (Allium ursinum) antza badu eta animalia belarjaleek nahastuta jan dezakete[6]. Bereziki kaltegarria da felidoentzat.