Babe

1995eko filma From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Babe Chris Noonan australiar zinema zuzendariaren drama eta komediako film bat da, 1995ekoa, Dick King-Smith idazlearen The Sheep-Pig eleberrian oinarritua. 1998an Babe: Pig in the City (Babe: txerria hirira doa) izeneko jarraipena izan zuen.

Datu azkarrak Jatorria, Argitaratze-data ...

1996ko Efektu berezi onenen Oscar Saria (Scott E. Anderson, Charles Gibson eta Neal Scanlan) irabazi zuen.

Filma Australiako Hegoaldeko Gales Berria estatuko Robertson udalerrian filmatu zen.

Remove ads

Sinopsia

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Hoggett baserrian abereek bizimodu lasaia dute, bakoitzak bere betebeharrak burutuz: Fly, Border Collie arrazako txakurra, Ferdinand ahate hitzontzia; Maa, ardi zaharra; xagu hirukote bihurria... Baina egun batez baserrira Babe txerritxo umezurtza iritsiko da, baserriaren bizimodua betiko aldatuko duelarik. Fly txakurrak zaintzen duenez, txerritxoak bera ere artzain txakurra dela pentsatzen du. Hoggett baserritarra hortaz konturatuko da, Babek ardiak zaintzeko dohai bereziak dituela jabetuz, eta denen harridurarako, Rex txakurrak artzain txakurren lana irakatsi, eta Hoggert baserritarrak Artzain Txakur Txapelketa Nazionalean lehia dadin txerritxoa izen emango du.

Remove ads

Aktoreak

Ahotsa

  • Narratzailea: Roscoe Lee Browne

Aktoreak

  • James Cromwell: Arthur Hoggett
  • Magda Szubanski: Esme Cordelia Hoggett
  • Zoe Burton: Alaba
  • Brittany Byrnes: neskatoa, Hoggerttarren biloba
  • Wade Hayward: mutikoa, Hoggerttarren biloba

Ahotsak

  • Christine Cavanaugh: Babe txerritxoa
  • Miriam Margolyes: Fly artzain txakurremea
  • Danny Mann: Ferdinand ahatearen
  • Hugo Weaving: Rex, Babyri irakasten dion artzain txakurra
  • Miriam Flynn: Maa ardia
  • Russi Taylor: Duchess katemea
  • Evelyn Krape: Ardi zaharraren ahotsa
Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads