Border Collie

ardi-txakur arraza From Wikipedia, the free encyclopedia

Border Collie
Remove ads

Border Collie artzain txakur arraza bat da, collie familiakoa.

Datu azkarrak Espeziea, Jatorria ...

Lagunkoia, ikasteko ahalmen handia du. Agility ekintzetarako, artzaintzarako eta beste ekintza batzuetarako erabiltzen dira.

Historia

Izen honen jatorrian (Ingelesez) border muga adierazten du. Border Collie edo Mugako collie-a Eskozia eta Ingalaterra artean hedatu zen, bere helburua lurrazal gogorretan larreratzea da.

Arraza honen aitzindaria V k.o eta I k.o mendeetan britaniar irletara iritsi zen, Europa gurutzatzen zuten komunitate zeltetako batzuk Irlandan bere abereekin eta txakurrekin instalatu ziren. Hortik collie izena, "erabilgarri" (Eskoziako gaeleraz) adierazten omen duen izena[1]. (Beste batzuen ustez collie / colly / coaly beltza adierazten du Ingalaterra aldeko hizkera batean).[2][3]

Remove ads

Itxura

Thumb

Border Collie-a tamaina ertainekoa da. 16 eta 23 kilogramo bitartean pisatu dezake. Bi ile geruza dauzka; beltza eta zuria, beltza eta grisa (urdina), urdin zozoa, gorri australiarra, baita ere hiru kolore izan dezake.

Gorputz atletikoaren itxura dauka, bular baxua, sendoa eta bizkorra da. Bere tamaina normalean arrentzako 46.5 eta 56 zentimetro bitartean eta emeetakoa 46 eta 53 zentimetro bitartekoa da. Bere buztana luzea, samar kurbatua, ile asko eta buztanaren amaieran ile zuriko xerloa dauka.

Border Farm izeneko arraza bat existitzen da, Border Collie-aren ezaugarri berdinak ditu baino tamaina txikiago eta ile gutxiago dauka.

Remove ads

Izaera

Oso leiala da, bereziki lider bezala adoptatzen duena. Bere begirada ezaugarri nagusienetarikoa da. Lan egiten duenean oso zoriontsua da. Batez ere, bizkotasun handia dauka. Border Colliea, artaldea eramateko txakurrik egokiena da.

Txakur burutsu edo adimentsutzat jotzen dute jabeek.

Agility, txakurra duten pertsonentzako kirola da. Txakurraren arraza berdin du. Gidariek txakurra oztopo-sail batzuetatik eraman behar dituzte eta honen bidez beraien gaitasunak, kontzentrazioa, adimena, gizartekoitasuna eta bizkortasuna erakusten dute.

Border Collie-a kirol honetan nabarmentzen da.

Bizkorra, burutsua, ernea eta harkorra da. Maitekor eta mantsoa da, pertsonekin eta beste animaliekin gizartekoia da. Ariketa fisikoak egin behar dituzte egunero, oso mugituak dira.

Ezaugarriak

Thumb
AEBko ardi-txakur bat, mugako collie bat lanean.
Thumb
Mugako collie bat artzain bati laguntzen.
Thumb
Australia. Artzain bat ardi-txakurren erakustaldi batean.

Border Collie-aren aurreko bista:

  • Burua:Buru-hezur zabala. Muturra motza eta gogorra da.
  • Sudurra: Normalean beltza da, baino normalean ile marroiko txakurrek sudur marroia dute.
  • Begiak: Ondo banatutak izan behar dituzte, forma obalatua eta tamaina ertaina izan behar dute. Marroia kolere komuna da, baino urdian izan ahal dituzte.
  • Belarriak: Tamaina ertaina dute. Zuzenak, erdi zuzenak eta jausiak dira.
  • Hortzak eta masailezurrak: Hortzak oso gogorrak dira.
  • Lepoa: Luzera onekoa, sendoa eta gihartsua dauka.
  • Gorputza: Itxura atletikoa dauka, bular sakona dauka. Bizkarra zabala eta hihartsua dauka.

Eskualdeko apendikularra:

  • Oina: Forma obalatua, sendo eta osasuntsuak dauzka. Behatzak batera egon behar dute.
  • Buztana: Luzea daukate.
Remove ads

Ilea

Bi motatakoak izan daitezke:

  • Luzea
  • Motza

Kanpoko geruza dentsoa da eta barrukoa dentsoa eta leuna. Belarrietan ile motsa eta laua dauka.

Ikus, gainera

  • Baserrietako Colliea
  • Shetland irletako artzain-txakurra
  • Ile motzeko Collie-a
  • Ile luzeko Collie-a
  • Agility
  • Artzain-txakur

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads