Babe Paley

estatubatuar kazetaria, editore laguntzailea eta socialitea From Wikipedia, the free encyclopedia

Babe Paley
Remove ads

Bárbara "Babe" Cushing Mortimer Paley (Boston, Massachusetts, AEB, 1915eko uztailaren 5aManhattan, New York, AEB, 1978ko uztailaren 6a) estatubatuar kazetaria, editore laguntzailea eta socialitea izan zen, XX. mendeko modaren ikono hartua.[1][2][3] Influencer aurreratua izan zen.[4]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Remove ads

Bizitza

Aita Paley Harvey Cushing doktorea zen, Johns Hopkins, Yale eta Harvard Unibertsitateetan kirurgia irakaslea zen neurokirurgiakoa; eta ama Katharine Piedra Crowell Cushing, bere emaztea.

Middleburyko (Connecticut) Westover Eskolan ikasle zela, Paley gizarte-debuta egin zuen 1934ko urrian, Bostonen, Franklin Delano Roosevelt presidentearen seme-alabak bertan zirela. Debut horrek atentzioa eman zuen Depresio Handiaren sasoia baizten. Bere socialite ibilbidearen hasiera markatu zuen. 1934an, Bostongo Winsor Eskolan graduatu zen.

Lan ibilbidea

1938an, Paley moda-editore hasi zen lanean Vogue aldizkarirako, New Yorken. Vogue-n zuen posizioak diseinatzailearen arropa eskuratzeko aukera eman zion (askotan trukean ematen baitzen), eta horrek, aldi berean, Paley-ri profil altua eta gizartean irudi glamorosoa eman zion. 1941ean, Time aldizkariak munduko ondoen jantzitako bigarren emakumea izendatu zuen, Wallis Simpsonen ostean eta Aimée de Heerenen aurretik. Horren ostean, Paley 1945ean eta 1946an ere ondoen jantzitako emakumeen zerrendan sartu zuten.[3]

Truman Capoteren zisne kuttuna, baina senarraren istiluak kontatzeko traizioa egin zion. Capotek erretratatu zuen New Yorkeko goi-gizarteko damarik dotoreena eta perfektuena zen. Lehen 'influencer' a izan zen, eta 'Feud' telesailak bere historia erreskatatu zuen.[5]

Bigarren aldiz ezkondu ostean, 1947an, Paleyk Vogue aldizkariko lana utzi zuen lana.[6]

Remove ads

Sariak eta aintzatespenak

  • 1941ean, Time aldizkariak munduko ondoen jantzitako bigarren emakumea izendatu zuen.1945ean eta 1946an ere zerrendan egon zen.
  • 1958an, International Best Dressed List (Ondoen Jantzitakoen Nazioarteko Zerrenda) zerrendan sartu zuten Paley.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads