Balthus
margolari frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Balthus, jaiotza-izenaz Balthasar Klossowski de Rola (Paris, Frantzia, 1908ko otsailaren 29a - Rossinière, 2001ko otsailaren 18a), frantziar margolaria izan zen.
Remove ads
Biografia
Margolariak zituen gurasoak eta gazterik ekin zion margotzeari, Rainer M. Rilke olerkariaren laguntzarekin. Errealista zen, eta hainbat erretratu eta hiriko paisaia (Kalea, 1933) margotu zituen. Garai hartan surrealistekin harremanak izan zituen, eta Giacomettiren lagun egin zen. Barnealdeko pinturak ere egin zituen, gazteen irudiak erabiliz, batzuetan erotikoak: Gitarra ikasten; Thérèse ametsetan; Egun ederrak; Gela turkiarra.
Balthusek Gustave Courbeten errealismoa aldarrikatzen zuen, baina Italiako quattrocentoaren formak erabiltzen zituen gehiago, batez ere, Piero della Francescarenak. 1970az geroztik, olio-pintura baino nahiago izan zuen oihal gaineko tenpera, bere kolore-sorta neurritsu eta dotoreari hobeto zihoakiolako. 1961etik 1976ra bitartean, Erromako Villa Mediciaren zuzendari izan zen. Dekoratu- eta jantzi-lanak ere egin zituen zenbait antzerki-lanetan: Barraultek 1948an zuzendu zuen Albert Camusen L´état de siège (Setio-egoera) antzerkian, esaterako.
Remove ads
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo-estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
