Banfora

Burkina Fasoko hiria From Wikipedia, the free encyclopedia

Banforamap
Remove ads

Banfora Burkina Fasoko hego-mendebaldeko hiria da, Comoé probintziako hiriburua. 2019ko erroldaren arabera 117.452 biztanle ditu eta herrialdeko seigarren hiri handiena da[1].

Datu azkarrak Administrazioa, Geografia ...
Remove ads

Geografia

Burkina Fasoren hego-mendebaldean kokaturik dago, Cascades ("Ur-jauziak") eskualdean, izan ere Karfiguélako ur-jauziak baitaude alboan. Tengrela aintzira ere aipatzekoa da, hipopotamoak bizi baitira bertan.

Abidjan (Boli Kosta) eta Uagadugu (Burkina Fasoko hiriburua) lotzen dituen trenbidean kokaturik dago[2].

Historia

Karaboro herria izan zen eskualdea populatu zuen lehen leinua. Ondoren Gouin eta Turka herriak etorri ziren eta gaur egun hiru hauek dira Banforako biztanleria (eta Burkina Faso hegoaldekoa) osatzen duten leinuak.

1903an frantziar armada kolonizatzailea iritsi zen eta postu militar bat ezarri zuen bertan, berehala administrazio puntua bihurtu zena[3]. 1905ean errepidea eraiki zen eta 1931ean trenbidea.

Remove ads

Ekonomia

Banfora azukre kainabera industriaren baitan hazi den hiria da. Gaur egun turismoak ere garrantzia hartu zu Karfiguélako ur-jauziak eta Tengrela aintzira dela eta[4].

Klima

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Banfora (altuera: 313m)), Hila ...
Informazio gehiago Datu klimatikoak (Banfora (altuera: 300m)), Hila ...


Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads