Banshee
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Banshee-ak (ˈbænʃiː, irlanderaz Bean Sí, "Tumuluetako Emakumea") irlandar mitologiaren edo, hobe esanda, folklorearen ireluak dira eta dokumentuetan agertzen dira VIII. mendetik aurrera. Izpiritu emakumezkoak dira, kondairaren arabera, banshee-ak pertsona baten familiako kide baten heriotza iragartzen du,[1] normalean oihu, auhen, garrasi edo intzirien bidez, edo, "keenig"[oh 1] bidez. Bere izena irlandar lurraldea zipriztintzen duten garrantzi mitologikoko tumulu edo «muinoekin» lotuta dago, antzinako irlanderaz side (singularrean, sid) izenaz ezagutzen direnak .[2]

baten aurrean agertzen dira edo pertsonak oihu egiten entzuten dute, eta horrela, senitarteko bat hilko dela iragartzen dute; beste munduko mezulariak dira.
Bere ezaugarririk nabarmenena ulu sakon bat egitea zen, entzuten zituztenengan hotzikara biziak eragiten zituena, elezaharren arabera banshee bat kantatzen entzuteak hezurretaraino izozten zintuen. Haien uluak gau lasai baten erdian agertzen zirenean, jendeak bazekien heriotza gertatzear zegoela, eta ezaguna zen, gainera, pertsona garrantzitsu bat edo oso on bat hiltzeko zorian zegoenean, hainbat banshee-k negar edo kanta egiten zutela elkarrekin.[3]
Aos sí, edo bere forma zaharragoan, aes sídhe ("Tumuluetako Jendea", "Bake Jendea") Tuatha Dé Danann jainko-jainkosen ondorengoak direla uste da, kristautasuna sartu aurretik gurtzen zituzten jainkozkoak. Zelta kristauek aos sí-ei "eroritako aingeruak" esaten diete.[4]
Remove ads
Batzuetan, ilea luzea eta askea du, eta orrazten ikus daiteke. Are gehiago, elezahar batzuek zehazten duten orrazten den bitartean bakarrik egin dezakeela negar. Ipuin batzuetan. kapa gris bat darama soineko berde baten gainean, eta begiak gorri ditu hainbeste negar egin duelako.[5]
Ann, Lady Fanshawe (1625 – 1680), bere Memoriak liburuan kontatzen duenez, zuriz jantzi daiteke, ile gorria eta azal beldurgarria izan ditzake.[6] Lady Wildek, bere liburuetan, beste deskribapen batzuk eskaintzen ditu:
Banshee-aren tamaina eskualdeko kontakizunen artean dagoen beste ezaugarri fisiko bat da. Nahiz eta zenbait kontakizunek anormalki altu gisa deskribatzen duten, haren altuera deskribatzen duten ipuin gehienek diote bansheea baxua dela, hogeita hamar eta ehun eta hogei zentimetro artekoa. Ezohiko garaiera txikia izateaz gain, adineko emakume gisa deskribatu ohi da, baina izaki magikoa dela nabarmentzeko ere izan daiteke.[7]
Batzuetan, bansheeak familiako neska gazte baten itxura hartzen du, goxo-goxo abesten zuena eta gazterik hil zena, eta botere ikusezinek bere senide hilkorrentzat datorren halabeharraren aitzindari bihurtzeko eginkizuna eman diotena. Edo gauez ikus daiteke emakume bat belo batean bilduta, zuhaitzen azpian makurtuta, aurpegia estalita kexuka, edo ilargiaren argitan hegan, garratz negarrez: eta izpiritu horren negarra tristeagoa da lurreko beste edozein soinu baino, eta familiako kideren baten heriotza segurua iragartzen du gaueko isiltasunean entzuten den bakoitzean.[8]
Lehen aipatu bezala, Banshee normalean entzun egiten da eta ez da ikusten, nahiz eta kontakizun asko dauden, askotan kontraesankorrak, bere itxurari buruz. Emakume zahar baten deskribapenik arruntenak, sarritan garaiera txikikoa, ile solte eta uhindua, zuria edo grisa, eta beltzez jantzia, bere gizatiar kontrapartetzat har zitekeena gogorarazten du: bean chaointe edo emakume negartia (hainbat herrialdetan negar egiteko kontratatzen ziren profesionalak) . Beltzez jantzitako emakume horiek adinekoak izaten ziren gehienetan, eta irudi guztiek ilea aske dutela erakusten dute. Izan ere, leku batzuetan uste da banshee antzina "emakume negarti" horeitako bat zela, bekatu egin zuena edo bere lana ondo egin ez zuena. Esan bezala, banshee-k ilea orrazten du, eta batzuek Bhán bean delakoaren (garbitzailea) lanaren iragarki gisa interpretatu dute; Bhán bean horrek,, hildakoa garbitzen zuen jende aurrean erakutsi aurretik.. Beste batzuek ilea erauzteko keinua ikusten dute orrazkera horretan, oro har, minarekin eta doluarekin lotutako ekintza gisa, tradizio askotan, ohikoa baitzen emakumeek ilea erauztea dolua adierazteko.[9]
Remove ads

Ilea orraztearen azpigaia Bansheerekin lotutako sinesmen eta ipuinetan ere badago. Orraziaren materiala aldatu egiten da testigantza ezberdinetan, eta zina daiteke urrezkoa, zilarrezkoa, burdinazkoa edo egurrezkoa egina, edota arrain baten hezurdura bat. Gehienetan, orraziaren deskribapenak erakusten du gizakia ez den pertsona batena dela eta ezin dela emakume arrunt batena izan. Bansheerekin lotutako kondaira guztietan, orrazia objektu arriskutsua da eta tabu zorrotza ezartzen da; galdu badu ere ezin da lurretik jaso. Irlandako ipuin herrikoietan, Bansheeak orrazia galtzen badu, dagoen etxera joango da eta berreskuratzen saiatuko da.
Patricia Lysaght irlandar folklore adituak dio «orraziaren legenda» delakoa dela Banshee-ren irudiarekin lotutako beste interferentzia-kondaira (beste naturaz gaindiko jeinu batekin lotutako narrazio bat, Bansheearen kondairetan ere sartzen dena) batzuen artean gehien garatutako narrazioa. Alegietan, Bansheek lapurtutako edo berak galdu ondoren norbaitek hartutako orrazia nola berreskuratzen duen da istorioaren ardatza.[10]
Remove ads
Badira Bansheeri erreferentzia egiteko erabiltzen diren beste izen edo termino batzuk, hala nola «bean chaointe» (negar egiten duen emakumea), «Badhb» (Bibe), «Babha» (arkua) edo Bo Chaointe bezalako edozein konbinazio. Badbh izena gerraren jainkosa batetik dator, literatura irlandar goiztiarrean agertzen dena, bele galdatu baten itxura hartzen zuen heriotzaren iragarle gisa. Banshee bele txanoduna (Corvus cornix) gisa agertzeari buruzko inolako tradiziorik ez dagoen arren (Lysaght, 1996:106), bele txanoduna heriotza zantzutzat hartzeko tradizioari eutsi zitzaion. Jainkoaren emakumezko irudiaren eta Bansheeren arteko beste lotura interesgarri bat ikus daiteke bansheeri «Badhb» esaten zaion zonaldeei (hego-ekialdea) erreparatzen badiegu.[9]
Bansheeak irlandar mitologiako izaki ezagunenen artean daude, eta William Butler Yeats-en eta Terry Pratchett fantasia modernoaren nobelagilearen literatur lanetan agertzen dira. 1959ko Disneyren Darby O'Gill and the Good People (1903) filmean ere agertu zen. Ray Bradburyren 1984ko ipuin batek Baschee izena du eta "Irish Stories" seriearen narrazioetako bat da. 2013an, Banshee izena zuen telebista serie bat ematen hasi zen AEBko Cinemax katean. The Banshees of Inisherin (euskaraz: «Insiheringo bansheak»), 2022ko Martin McDonagh britainiar-irlandarrak zuzendutako umore beltzeko film bat da.
Bansheeak fantasiazko rol joko askotan ere agertzen dira, Dungeons & Dragons eta Warcraft seriean barne. "Banshee" terminoa produktu askoren izenetan erabili da, ibilgailuetatik hasi eta eguzkitako betaurrekoetaraino.
Remove ads
Oharrak
- Keening irlandar eta eskoziar tradizioan hildakoen ohorean egiten diren intziri edo abestiak dira, eta arte horretan profesional ere baziren; senideek haien zerbitzuek kontratatzen zituzten hiletetan
Erreferentzia
Ikus, gainera
Bibliografia
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
