Batzaile
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Batzailea edo agregatzaile[1] bat da, Informatikan, eta bereziki Interneten, aplikazio bat, maiztasun jakin batez hainbat informazio iturri arakatzen dituena modu automatikoan, sarean argitaraturiko azken berriak jasotzeko; batzaileak erakutsi eta antolatzen ditu informazio iturri horiek. Ohikoa da batzaileetan, iturrien izenburua, paragrafo bat eta lotura bat ematea. Batzailean informazio iturriak etengabe ari dira eguneratzen, modu automatikoan, robot bati esker.
Internetaren lehen hamarkadetan, ezagunak egin ziren albiste batzaileak (RSS irakurleak) baina beste eduki motak batzen dituzten agregatzaileak ere badira.
Remove ads
Albiste batzaileak
Nabigatzaileei informazioa kudeatzen laguntzeko sortu ziren lehen informazio batzaileak. Izan ere, RSS edo Atom formatua duten informazio iturrien albiste-izenburuak edo testuak biltzen dituzte, eta horrela, erabiltzaileak ez du zertan informazio iturri guztiak banan-banan bisitatu behar, batzaileak informazio hori guztia leku bakar batean zentralizatzen duelako.
Agregazio-teknologiak web edukia orri bakar batean finkatutako informazioa erakutsi ohi du (batzuetan "sindikatuta"), eta webgune askotako informazio berria edo eguneratua baino ez du erakusten. Batzaileek denbora eta ahalegina murrizten dituzte webguneen eguneratzeak aldizka egiaztatzeko, informazio-espazio bakar bat edo egunkari pertsonal bat sortuz. Feed (literalki, "bazka eman") batera harpidetu ondoren, erabiltzaileak zehaztutako baldintzetan (datak, geografikoki, hizkuntzaren arabera edo gaiaren arabera aukeratutako informazio iturriak, etab.) eduki berririk badagoen egiazta dezake agregatzaile batek, eta bere informazioa eguneratu. Edukia, harpidedunak «erakarrita» (pull) hartzailearengana "mugitzen" da. Horren aldean, posta elektronikoarekin edo berehalako mezularitzaren bidez, erabiltzaileak preseski eta une zehatz horretan eskatu ez duen informazio bat bidaltzen zaio. Kasu horretan, esaten da mezua edo informazioa «bultzatu» (push) egiten dela erabiltzailearengana iristeko.
Teknikoki, Feed-ak RSS edo Atom formatuetan egon ohi dira, eta Markaketa-lengoaia hedagarria (XML) erabiltzen dute jasotzen diren informazio-zatiak egituratzeko. Informazio hori, antolatuta, erabiltzen erraza den interfaze batean erakusten dira.
Batzaileak edukiaren ikuspegi kontsolidatua ematen du nabigatzailearen leiho edo pantaila batean edo mahaigaineko aplikazio batean. «Mahaigaineko aplikazioek erabiltzaile-interfaze aberatsago baten abantailak eskaintzen dituzte, baita ordenagailua Internetera konektatuta ez dagoenean ere eduki batzuk emateko aukera ematen dituzte. Webean oinarritutako feed-irakurleek erosotasun handia eskaintzen dute erabiltzaileei Internetera konektatutako edozein ordenagailutatik eguneratutako feed-etan sartzeko aukera ematen dutelako»[2]
Aplikazio batzuek albiste-kanal batean harpidetzeko prozesu automatizatu bat duten arren, harpidetzeko oinarrizko modua web-kanalaren ikonoan eta/edo testu-estekan klik egitea besterik ez da izaten.[2] Batzaile funtzioak web-atarietan, web-nabigatzaileetan, posta elektronikoko aplikazioetan edo kanalak irakurtzeko berariaz diseinatutako aplikazioen softwarean integratuta egon ohi dira. Podcasting-ahalmena duten batzaileek multimedia-fitxategiak deskarga ditzakete automatikoki, hala nola MP3 grabazioak. Kasu batzuetan, multimedia-erreproduzitzaile eramangarrietan kargatu daitezke automatikoki (adibidez, iPodetan), azken erabiltzailearen ordenagailura konektatzen direnean. 2011n "RSS narratzaileak" izendatu zituzten aplikazioak agertu ziren, testu-albisteen iturriak gehitzen zituztenak eta konexiorik gabe entzuteko audio-grabazio bihurtzen zituztenak.
Batzaile batek berreskuratzen eta interpretatzen dituen eduki sindikalak RSS moduan edo XML formatuko beste datu batzuetan ematen dira, hala nola RDF/XML edo Atom formatuan.
Remove ads
Aplikazio ezagunak

Denetan erabiliena Bloglines izan zen, 2003an sortutako doako batzaile zen eta informazio iturriak bilatu, harpidetu, sortu eta partekatzeko erabiltzen zen. 2015ean funtzionatzeari utzi zion. Egon ziren beste batzaile batzuk ere kontuan hartzekoak, hala nola, Google Reader (2013an itxi zutena), Feedmania (2005ean itxi zena),[3] Google News (2014-2015 artean itxi zena) eta Feedview, besteak beste. YahooNews eta MSN web atariak dira, eta albiste banatzaile bat dute. Feedly[4] eta Inoreader[5] RSS irakurleak dira, blog, web-gune edo mugikorrerako aplikazio batean txerta daitezkeenak.
Remove ads
Edukien batzaileak

Liburutegi eta biltegia digitalen kasuan, batzaile batek ez du eduki digitala ostatutako bere zerbitzarietan. Horren ordez, eduki horri buruzko informazioa (datuak, titulua, laburpentxo bat...) eskatzen die liburutegiei eta biltegiei eta azken horiek beren informazioa normalizatua eta datu baseetan gordeta helarazten diote aldez aurretik onartutako arau batzuk betez eta eskatzen zaizkion formatu jakin batzuetan. Modu horretan, batzaileak, liburutegi edo biltegi askoren informazioa bilduko du, eta batzailean kontsulta egiten ari den erabiltzaileak dokumentu jakin bat irakurri nahi duenean, batzaileak irakurlearen nabigatzailea edo aplikazioa errekurtso hori ostatu daukan biltegira edo liburutegira (erakunde hornitzailearen webgunera) bideratuko du. Horrelako batzailea da, adibidez, Europeana aplikazioa. Europeana aplikazioari, Europako ehunka erakundek (liburutegi, artxibo, museo...) ematen diote informazioa beren fondoen inguruan. Adibidez, Europeanan bilaketa hau egiten badugu: "Zumalakarregi", emaitza batzuk emango dizkigu, eta emaitza batean klik eginez, errekurtso horri buruzko datu sorta bat emango digu, eta aldi beran, errekurtso hori bere fondoetan duen erakundearen webgunera joateko aukera emango digu (kasu horretan, Gasteizko Antxo Jakituan fundazioa, Irungo Carlos Blanco Aguinaga Kultura zentroa, Eibarko Juan San Martin Udal Liburutegia...)
Eusko Jaurlaritzaren Euskariana web-ataria ere batzaile bat da.[6]
Euskal Herrian
Euskal Herrian, Bloglines agertu eta bi urte geroago, 2005eko urtarrilean, Eibarko enpresa batek, CodeSyntaxek, Aurki.com[7][8] berritua aurkeztu zuen, eta orduko haren berritasunik azpimarragarriena Jarioa izan zen, informazio batzaile bat, zeinek jasotzen baitzituen euskarazko blog askoren informazioak.
Izena euskaraz
Lehen aldiz Anjel Lertxundi idazleak izendatu zituen aplikazio horiek (informazio) batzaile. Horrela arrazoitu zuen proposamena, Faroan utzitako erantzun batean: "Hona agregatzaile batek betetzen dituen lanak: aurkitu, jaso, bildu; elkartu; sakabanaturik zeudenak, antolatu eta elkarren ondoan jarri; erantsi… Hiztegian bada horiek guztiak biltzen dituen aditz bat: Batu: aurkitu. Batu: jaso, bildu. Batu: elkartu. Batu: sakabanaturik zeudenak, antolatu eta elkarren ondoan jarri. Batu: erantsi "Batzaile" hitzak, esanahiari dagokionez, primeran ordezka dezake "agregatzaile". Polita den ala ez, estetika gaitzetsi gabe ere, nik uste dut halako hitzek praktikoak eta argiak izan behar dutela. (…) Hor dauzkagu boto-batzailea edo ontto-batzailea bezalako hitzak. Udalakoak astaputz-batzaileak omen dira Azkuek dionez… "Nik egunero begiratzen diot aurki batzaileari". [9]
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads