Begga
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Begga Saintua (baita Begue edo Begge ere) (615 – 693ko abenduaren 17a) Austrasiako Jauregiko Nagusia zen Pepin Landengoaren eta haren emaztea Itta Metzkoaren alaba zen.
Bere senarra, Ansegisel, hiltzean beloa jantzi zuen eta Andennen Meuse Ibaian, (Andenne sur Meuse) zazpi kapereko komentua sortu zuen, non abadesa moduan igaro zuen bere bizitza. Harrezkero, Andenne "Zazpi elizen hiria" bezala ezagutu da.[1]
Zazpi elizen harriekin eraiki zen Saint Begga Kolegiatan lurperatu zuten, Andennen.
Remove ads
Bizitza
Pepin Landengoa eta Ittaren alaba, Begga, Karlomagnoren birramona, Nivellesko Gertrude sainduaren ahizpa zaharrena, Pepin Heristalgoaren ama eta Karlos Martelen amona izan zen.[2][1] Ansegiselekin ezkondu zen, Arnulf, Metzko apezpikuaren semearekin, eta hiru seme-alaba izan zituen: Pepin Heristalgoa, Martin Laongoa, eta Clotilda Heristalgoa, Frankoen Teodoriko III.arekin ezkondu zena.[3] Ansegisel 679a aurretiko uneren batean erahil zuten, bere etsai zen Gundewinekin izan zuen liskar batean. Begga erromerian joan zen Erromara, eta itzultzean zazpi elizak eraiki zituen Andenneko Meusen.[4]
Remove ads
Gurtza
Saindu gisa bere festa egunak irailaren 6an eta abenduaren 17an ospatzen dira. "www.catholic.org"-en arabera, Begga Sainduaren eguna abenduaren 17a da.[5]
Batzuen ustez, XII. mendean argitara atera zen Beginen mugimendua Begga Sainduak sortu zuen; eta Lierko, Belgika, eliza béguinageak Begga Sainduaren estatua bat dauka honako inskripzioarekin: Begga Saindua, gure fundatzailea.
Lierko béguinagea XIII. mendekoa da. Hala ere, beste teoria hedatu batek dioenez, beginoek Lambert le Bègue apaizaren izena hartu zuten, eta haren babespean beginoen testigantza eta ministerioa loratu ziren.[6][7]
Remove ads
Erreferentziak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
