Begoña (auzoa)

From Wikipedia, the free encyclopedia

Begoña (auzoa)map
Remove ads

Begoña Bilboko auzoa da, laugarren barrutian kokatuta dago, Begoñako barrutian alegia.

Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...

Auzoak hiriko gune ezagun asko biltzen ditu, Begoñako basilika eta Dolaretxe esaterako. Zumalakarregi etorbideak bitan banatzen du auzoa, ekialdean Begoñalde taldea, eta mendebaldean Pedro Cortes Taldea aurkitzen direlarik.

Auzoak 5.719 biztanle zituen 2006an eta 19,56 hektareako azalera.

1925ra arte Bizkaiko udalerria izan zen orduko Begoñako Errepublikan 2020ko hiru barruti hauek sartzen ziren: Uribarriko barrutia, Otxarkoaga-Txurdinagako barrutia eta oraingo Begoñako barrutia. Beraz, Begoña auzo hau, Begoñako barrutian dago eta hau Begoñako Errepublikako zati bat zen 1924an.

Remove ads

Etimologia

Lujua barrutian «Vecunienses hoc munierunt (Vecuniarrek hau egin zuten)» dioen inskripzioaren berri eman zuen Gabriel Henaok XVII. mendean. Vecunienses erromatar garaiko herritar-izen hori, Vecunia izeneko herri edo hiri bateko biztanleei zegokien eta Vecunia izan hori, mende batzuk geroago Begoña izena bilakatu bide zen. Emil Hübnerrrek inskripzio faltsutzat eman zuen arren Mikel Unzueta eta Fernando Fernández Palacios arkeologoek, 2003an plazaratutako lan batean, egungo "Begoña" "Vecunia" toponimotik etor daitekeela defendatu zuten. Inskripzioa benetakoa izan zela argudiatu izan dute eta Vecunia izena zelta hizkuntza batekin lotu zuten.Izen hori Loiu inguruan zegoen harritzar batean jasota omen zegoen. Ez dago garbi Vecunia horren mugak non zeuden baina, antza, Loiuraino ailegatzen zen bi ikerlari horien esanetan[1] .

Euskara oinarri hartuta, Begoña izenean "beheko muinoa" edo "behe muino" irakurri izan dute beste ikerlari batzuek, Juan Ramón Iturriza, Andres Eliseo Mañarikua, besteak beste[2].

Remove ads

Kale garrantzitsuenak

  • Pedro Cortes Taldea
  • Lezamako trenbide Zaharra
  • Zumalakarregi etorbidea

Iruditegia

Ikus, gainera

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads