Behe Paleolitoa

From Wikipedia, the free encyclopedia

Behe Paleolitoa
Remove ads

Behe Paleolitoa Paleolitoaren edo Antzinako Harri Aroaren azpibanaketa goiztiarrena da. Duela 3,3 milioi urte inguru hasi zen, egungo erregistro arkeologikoan hominidoek harrizko tresnak ekoizteko eta erabiltzeko egindako lehen probak agertu zirenetik[1], eta duela 300.000-250.000 urte ingurura arte, Olduvai aldia («1 modua») eta Acheul aldia («2 modua») harri-industriak barne hartuz[2]. Tarte horretan Australopithecus generoko hominidoak Homo generoko lehenengo kideek ordezkatu zituzten (Homo habilis eta Homo Erectus ezagunenak) eta gizaki horiek Afrikatik atera ziren behin eta berriro. Behe Paleolitoaren amaieran Homo sapiensen lehen agerpenak daude Afrikan.

Thumb
Acheul aldiko aurpegibiko ohikoa. Hiru ikuspegi.

Homo habilis eta, batez ere, Homo erectus gizonak bizi izan ziren aldi hartan. Pebble kultura da ezagutzen den zaharrena, eta Olduwaiko aztarnategian (Tanzanian) kultura hartako hainbat tresna aurkitu dira, oso sotilak guztiak ere: kolpe bakar batzuez egindako harribilak edo harri ahodunak, batez ere. Hala ere, benetako harri landuak, Behe Paleolitoaren erdialdekoak dira, Acheul aldikoak, batik bat; Saint-Acheul herriaren inguruan (Frantzian) Mindel glaziazioko (orain dela 700.000 urteko) "esku aizkorak" (Hachereau/arrakalagailuak) eta bi aldeetatik landutako harriak (aurpegibikoak) aurkitu dira. Kultura hartako aztarnak Europan izan ezik, Afrikan, Ekialde Hurbilean eta Asian ere aurkitu dira. Behe Paleolitoaren bukaeran (Riss glaziazioaren bukaeran, orain 200.000 urte inguru) Homo erectus galdu zen eta gizon mota berri bat sortu zen, Homo sapiens.[3]

Erdi Paleolitoa Behe Paleolitoaren ondoren etorri zen, eta nukleo prestatua zuten tresnak fabrikatzeko teknologia aurreratuenen agerpena erregistratu zuen, hala nola Mousteriarra. Hominidoek egindako suaren lehen kontrola Behe Paleolitokoa edo Erdi Paleolitokoa ote den oraindik eztabaidan dago[4].

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads