Beit Jala
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Beit Jala (arabieraz: بيت جالا) Betleem probintziako hiri palestinarra da, Jerusalemetik 10 kilometro hegoaldera. Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 13.484 biztanle zituen 2017an[1].
Remove ads
Etimologia
Beit Jala «Jalaren etxea» bezala itzultzen da arabieratik[2]. Beste bertsio baten arabera, Beit Jala izena Calla hitzetik dator, asirieraz «harri bilduma» esan nahi duena[3]. Udalaren webguneak dio izen hau asiriarra dela eta «belar alfonbra» esan nahi duela[4].
Historia
Beit Jala eta Biblian aipatutako Gilo hiri bera dela uste da[5][6][7].
Gurutzaden garaian hiriaren izena Apezala zen[8].
Auzoak
Beit Jala hiria bost auzoz osatuta dago, eta horietako bakoitzean hainbat familia hedatu (hamule) bizi dira[4][9]:
- As Sama'na: As Sama'na, Al Hseinat eta Ath Tha'alba.
- As Sarar: Ash Shamamsa, Al 'Ararfa, Ar Rzooz, Al Khuwara, Ath Throof, Al Jirban, Al Mutasariboon, Al Khirfan, Ad Daqamqa eta Al Qatatna.
- Al Iraq: An Nawawiya, Al Ghawali eta Hseinat Al Iraq.
- Ad Deir: Al 'Asatna, Al Ghneimat, Al Habahba, Al Mafadwa eta Al Marawna.
- Al Knees: Al Gweijat, Ash Shamra, An Naqawla eta Al Qasasfa.
Demografia
Britainiar Mandatuko agintariek antolatutako 1922ko Palestinako zentsuaren arabera, Beit Jalak 3.101 biztanle zituen: 3.060 kristau (2.628 ortodoxo, 358 erromatar errituko katoliko, 4 melkita, armeniar errituko katoliko bat, maronita bat eta kopto bat[10]) eta 41 musulman[11]. 1931ko zentsuan biztanleria 2.731era jaitsi zen: 2.529 kristau, 198 musulman, judu bat eta «erlijiorik gabeko» hiru pertsona zeuden hirian, guztira 631 elkarbizitza unitate[12].
1945ean, Beit Jalak 3.710 biztanle zituen: 3.510 kristau eta 200 musulman[13], eta 1961ean 7.966[14].
2007ko Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren zentsuan Beit Hala hiriak 11.758 biztanle zituen. 5.834 gizonezkoak ziren eta 5.924 emakumezkoak. 2.664 elkarbizitza unitate zeuden hirian. Familiaren batez besteko tamaina 4,4 pertsonakoa zen[15].
Remove ads
Ekonomia
Hauek dira hiriko ekonomiaren sektoreak[9]:
- zerbitzuen sektorea (% 30)
- merkataritza (% 25)
- industria (% 20)
- kudeaketa (% 20)
- nekazaritza (% 5)

Langabezia-tasa % 17 ingurukoa da[9].
Garai batean, Beit Jala ospetsua zen txerrikia eta abrikotak ekoizteagatik, baita eraikuntzarako harria ateratzeagatik ere[21], baina hiriko 57 bat familiak nekazaritzako lurra galdu zuten Zisjordaniako israeldar harresia eraikitzearen ondorioz[22].
Beit Jala farmazia konpainiak, 1969an sortua, tokiko merkaturako sendagai generikoak ekoizten ditu[23].
Betleem probintzia oso ezaguna da eskulangintzagatik. Hainbat herri eta hiritan, Beit Jala barne, eskuz brodatutako jantzi tradizionalak ekoizten dira. Hala ere, esportazioek baxuak izaten jarraitzen dute[20].
2019an, hiru banku zeuden Beit Jalan[20].
Remove ads
Erlijioa


Kristautasuna
Kristau biztanleria nabarmena duten Palestinako hirietako bat da. 2022an, biztanleen % 61 kristauak ziren[24] (batez ere ortodoxoak, katolikoak eta luterotarrak). Hiriaren zaindaria San Nikolas Barikoa da. Beit Jalako kristau guztiek San Nikolas eguna batera ospatzen dute abenduaren 19an[25].
Hainbat eliza daude Beit Jalan:
- San Nikolas eliza ortodoxoa
- Ama Birjinaren eliza ortodoxoa
- San Mikel eliza ortodoxoa
- Deikundearen eliza katolikoa
- Erreformaren eliza luterotarra[26][3]
- Al Ma'madaniya eliza baptista
- Baraka B eliza presbiterianoa[9]
Gainera, badago apaizgaitegi katoliko bat[27], bi komentu katoliko[28], monasterio ortodoxo bat[9] eta kultur-etxe ortodoxo bat[29].
Islama
Kristauez gain, musulman asko daude Beit Jalan[24], eta bi meskita[30][9]:
- Beit Jalako meskita
- Imam Ahmed bin Hanbal meskita.
Remove ads
Hezkuntza

Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 2007an, Beit Jalako biztanleriaren % 97,1 gutxi gorabehera alfabetatua zen, eta analfabetoen artean, % 71 emakumezkoak ziren. 2009an, 4.012 ikasle eta 208 irakasle zeuden hirian[31].
Gaur egun, lehen eta bigarren hezkuntzako hamar eskola daude Beit Jalan, hiru publiko, sei pribatu eta Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentziak zuzendutako bat[9]:
Gainera, badago sei haurtzaindegi, bi lanbide eskola, Al-Qudseko Unibertsitate Irekiaren adar bat[31], Teologia Institutua, Sira hezkuntza bereziko eskola eta Ash Shurooq itsuen eskola[9][29].
Remove ads
Osasuna

Hiru ospitale daude hirian[9][32]:
- Beit Jalako ospitale publikoa (Al Hussein), 1908an sortutakoa eta 133 ohe dituena
- Errehabilitazio Arabiar Elkartearen ospitale kirurgiko espezializatua, 1960an sortutakoa eta 77 ohe dituena
- Dibs amaetxea, 10 ohe dituena.
Horrez gain, errehabilitazio zentroak eta desgaitasuna duten pertsonentzako osasun-etxeak ere badaude[9].
Kulturguneak
Bi antzoki daude Beit Jalan. Enad antzokia 1987an sortu zen eta Al-Harah antzokia 2005ean[29].
Beit Jala Baladi taldea 1991n sortu zen palestinar dantza herrikoiak, batez ere dabkeh, gordetzeko helburuarekin[29].
Kirola
2007az geroztik, Beit Jalak errugbi talde bat dauka, Beit Jala Lions. Palestinako lehen errugbi taldea da[33].
Alkateak
- Salem Abu Sabal (1912-1918)
- Jeries Abu Dayyeh (1918-1919)
- Nicola Al-Mofdi (1919-1921)
- Yusef Tuma (1921-1924)
- Yusef Khamis (1924-1927)
- Jeries Abu Awad (1927-1929)
- Zakharia Abedrabo (1929-1932)
- Andrea Mansour (1932-1936)
- Salameh Mukarker (1936-1939)
- Hanna Mahlouf (1939-1943)
- Wadi' De'mes (1944-1957)
- Jabra Khamis (1957-1972)
- Farah Al-Araj (1972-1976)
- Bishara Daoud (1976-1978)
- Farah Al-Araj (1978-1997)
- Raji Zeidan (1998-2012)
- Nael Salman (2012-2015)
- Nicola Khamis (2015-2022)[34]
- Issa Al-Qassis (2022 - gaur egun)[35]
Remove ads
Hiritar ezagunak
- Tawfiq Canaan (1882-1964), medikua
- Stephan Hanna Stephan (1894-1949), idazle eta itzultzailea
- Nicola Hadwa (j. 1950), ingeniaria
- Hanna Musleh (j. 1954), zinema zuzendari eta irakaslea
- Ghassan Zaqtan (j. 1954), poeta
Herri eta hiri senidetuak
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

