Beitunia

From Wikipedia, the free encyclopedia

Beituniamap
Remove ads

Beitunia edo Bitunya (arabieraz: بيتونيا) Ramallah eta al-Bireh probintziako hiri palestinarra da, Jerusalemetik 14 kilometro iparraldera. Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 26.604 biztanle zituen 2017an[1].

Datu azkarrak Administrazioa, Geografia ...
Remove ads

Demografia

Hirian bizi diren familia hedatu (hamule) nagusiak Qart, Haddad, Dawlah, Harsh, Shahin eta Suheil dira[2].

Informazio gehiago Urtea, Biztanleria ...

Ekonomia

2012ko datuen arabera, hauek ziren hiriko ekonomiaren sektoreak[2]:

  • kudeaketa (% 37)
  • merkataritza (% 24)
  • zerbitzuen sektorea (% 19)
  • nekazaritza (% 10)
  • industria (% 5)
  • Israelgo lan-merkatua (% 5)

2012an, langabezia-tasa %25 ingurukoa zen[2].

Kultura

Hezkuntza

Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 2007an, 10 urtetik gorako biztanleriaren % 96,7 gutxi gorabehera alfabetatua zen, eta analfabetoen artean, % 78 emakumezkoak ziren. 2011n, 4730 ikasle eta 253 irakasle zeuden hirian[2].

Gaur egun, lehen eta bigarren hezkuntzako hamaika eskola daude Beitunian, sei publiko eta bost pribatu. Eskola horietatik hiru mutilenak dira, beste hiru neskenak eta gainerakoak mistoak[2].

Horrez gain, badago sei haurtzaindegi[2].

Kulturguneak

Liburutegi bat eta kultur-etxe bat daude hirian[11][12]. Urtero antolatzen dira liburu azokak[13].

Erlijioa

Thumb
Salah an Din meskita

Bost meskita daude Beitunian[2]:

  • Beituniako Meskita Handia
  • Al Omari meskita
  • Al Atqiya meskita
  • Salah ad Din meskita
  • Saif Allah meskita

Gainera, eliza ortodoxo bat ere badago[14].

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads