Bele

From Wikipedia, the free encyclopedia

Bele
Remove ads

Belea izenarekin Corvus generoko zenbait hegazti izendatzen dira, esaterako[1]:

Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Azpibanaketa ...

Usoaren antzeko hegaztia da, burua, hegoak eta buztana beltzak dituena.

Remove ads

Ezaugarriak

Belea, usoaren antzekoa da, baina hura baino handiagoa, eta burua, hegoak eta isatsa beltzak ditu. Mokoa lodia du, kono itxurakoa, burua baino luzeagoa; isatsa ertz biribildua du. Hegoek metro beteko luzera izaten dute.

Mendietan, zuhaitz altuetako basoetan eta itsasbazterretako amildegietan bizi da. Ikaratia izaten da eta norbait habiara hurbilduz gero segituan alde egiten du beldurtuta; jende gutxi bizi den herrietara hurbiltzen da. Ez da beste espezietako hegazti taldeekin nahasten.

Edozein motatako landareak eta animaliak jaten ditu; udan arrainak ere jaten ditu. Talde bereko hegaztiren bat gaixoturik aurkituz gero, jan egiten du.

Errunaldian arrak borrokan aritzen dira emea bereganatu nahian. Ugalketa denbora gutxian egiten du; habiak otsailean egiten ditu eta martxorako erruten arraultzak. Habiak zuhaitz garaien buruan edo haitzetan egiten ditu.

Bele bikoteak lurralde bat aukeratu eta bertan geratzen dira hil arte. Maiatzaren bukaeran edo ekainean uzten dute habia umeek.

Gaztetan hartuz gero belea zakurraren antzera hezi daiteke.

Europan, Asian eta Ameriketako iparraldean bizi da.

Remove ads

Corvus generoko egungo espezie eta azpiespezieak[2]

Remove ads

Iraungitako espezie eta azpiespezieak

  • Corvus moriorum
  • Corvus antipodum
    • Corvus antipodum antipodum
    • Corvus antipodum pycrafti

Irudi galeria

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads