Bellatrix

From Wikipedia, the free encyclopedia

Bellatrix
Remove ads

Bellatrix Orion konstelazioko hirugarren izarrik distiratsuena da. Betelgeuse supererraldoi gorritik 5º dago mendebaldera. Bayer katalogoan γ Orionis bezala agertzen da, latinez Gamma Orionis. Izar aldakorra da, gutxi gorabehera 1.6ko magnitudearekin, beraz zeruko 25. izarrik distiratsuena da. Eguzkitik 250±10 argi urtera dago. Eguzkia baino 7,7 aldiz masiboagoa eta 5,75 aldiz handiagoa den erraldoi urdin bat da.

Datu azkarrak Behaketa, Distantzia Lurretik ...

Orion konstelazioaren irudikapen klasikoa den ehiztarian, arkua hartzen duen sorbalda irudikatzen du.

Remove ads

Izendapena

Izenak latinez "emakume gerlaria" esan nahi du. Abu Ma'shar al-Balkhi eta Joan Hispalensearen lanetan agertu zen jada, baina garai horretan izen hau Capellari ematen zitzaion. XV. mendean Vienako astronomoek Bellatrix izena jarri zioten Oriongo izar honi, eta hala agertzen da Alfontsotar Tauletan[1].

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads