Belur Math
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Belur Math Ramakrishna Math eta Ramakrishna Misioaren egoitza da, Swami Vivekanandak, Ramakrishna Paramahamsaren dizipulu nagusiak, sortua. Erlijio guztien batasunaren ikurra izan nahi du.
Remove ads
Ezaugarriak
Hooghly ibaiaren mendebaldeko ertzean dago, Belur, Mendebaldeko Bengalan, Indian. Kalkutako erakunde esanguratsuetako bat da. Tenplua Ramakrishna mugimenduaren bihotza da. Eraikinak arte eta motibo hinduak, islamikoak, budistak eta kristauak uztartzen ditu. [1] Eraikina 1938an amaitu zen. 2003tik, Belur Math tren geltokia ere inauguratu zen, Belur Math tenpluari eskainita.
Historia
1897ko urtarrilean Vivekanandak, bi monasterio sortu zituen, bata Belurren eta bestea Mayavatin, Himalaian. Helburua Math Ramakrishnako sannyasin bihurtuko ziren gazteak jaso eta trebatzea zen. Urte berean, jarduera filantropikoa hasi zen goseari aurre egiteko lanean.
Belur Math tenpluaren planoak diseinatzeko bere bidaietan bisitatu zituen monumentu arkitektonikoetan inspiratu zen, hala nola Taj Mahal, Fatehpur Sikri jauregiak, Diwan-I-Khas, Rajasthaneko jauregiak, Maharashtrako antzinako tenpluak, Gujarat, Karnataka, Tamil Nadu eta beste tenplu hindu. Baita Europako katedral erromaniko eta gotikoetan ere. 1902an hil zen bere ametsa egia bihurtu aurretik.[2]
Proiektua bere bazkide Swami Vijnanandak burutu zuen, Ramakrishnaren dizipulu zuzena zena. Ingeniari gisa trebatu zen Ramakrishna Misioko presidentea izanik. Tenpluko lehen harria 1935ean jarri zuten eta 1938ko urtarrilaren 14an inauguratu zuten.
Remove ads
Iruditegia
- Multzoaren ikuspegi orokorra.
- Ataria erlijio desberdinen ikurrekin apainduta.
- Urtero ospakizun handiak egiten dira.
- Swami Vivekanandaren tenplua.
- Gaueko irudia.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

