Benjamin Buttonen kasu bitxia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Benjamin Buttonen kasu bitxia (ingelesez: The Curious Case of Benjamin Button) 2008ko David Fincher estatubatuar zinema zuzendariaren amodio eta fantasiazko filma bat da. F. Scott Fitzgerald idazlearen The Curious Case of Benjamin Button istorio laburrean oinarritua dago. Bertan, Brad Pitt, Cate Blanchett, Taraji P. Henson, Julia Ormond, Jason Flemyng, Elias Koteas eta Tilda Swinton aktoreek antzeztu zuten.
Filma honek 13 Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, azkenean 3 irabaziz: Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Donald Graham Burt eta Victor J. Zolfo), Makillaje onenaren Oscar Saria (Greg Cannom) eta Efektu berezi onenen Oscar Saria (Eric Barba, Steve Preeg, Burt Dalton eta Craig Barron). 5 Urrrezko Globo Sari eta 3 BAFTA Sari ere irabazi zituen.
Remove ads
Argumentua
Benjamin Button (Brad Pitt) agurea izanik jaio den gizona da, baina zahartu beharrean gaztetuz doa. Beste gizakiok bezala berak ere ezin dezake denboraren iragatea geldiarazi. Lehen Mundu Gerraren amaieran, Benjaminek bere bizitzaren bidaiari ekingo dio, edeozein gizakiren bidaia bezain ezohikoa izango dena. Oso ohikoa ez den gizon baten istorioa da hau; ezagutuko dituen jende eta lekuei buruzkoa, bai eta tartean topatuko dituen amodio, bizipoza eta heriotzaren atsekabeena ere, bai eta heriotzaz haratago mantentzen diren gauzena ere.
Remove ads
Aktoreak
- Brad Pitt: Benjamin Button
- Cate Blanchett: Daisy
- Tilda Swinton: Elizabeth Abbott
- Taraji P. Henson: Queenie
- Elle Fanning: Daisy, 6 urterekin
- Elias Koteas: Monsieur Gateau
- Jason Flemyng: Thomas Button
- Julia Ormond: Caroline
- Josh Stewart: Pleasant Curtis
- Mahershalalhashbaz Ali: Tizzy
- Eric West: abeslaria
- Jeanne Bourgeois: Judith, Daisyren ama
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads