Benjamin Franklin

From Wikipedia, the free encyclopedia

Benjamin Franklin
Remove ads

Benjamin Franklin (1706ko urtarrilaren 17, Boston - †1790eko apirilaren 17, Philadelphia) politikari, jakintzari eta asmatzaile estatubatuarra.

Datu azkarrak Delegate to the United States Constitutional Convention (en), President of the Supreme Executive Council of Pennsylvania (en) ...
Remove ads

Biografia

Hamazazpi semeetatik hamabosgarrena zen. Bakarrik oinarrizko ikasketak egin zituen, 10 urte zituenera arte. Ondoren, argizarigintzan jardun zen bere aitaren negozioan lagunduz. 12 urterekin, bere anaia Jamesen inprimategian ikastun gisa hasi zen lanean. 15 urte zituenean, Jamesek New England Courant fundatu zuen, Britania Handiko kolonietako lehen egunkari independentea. Gainera, Benjaminek Mrs. Silence Dogood goitizenarekin idatzi zuen, adin ertaineko alargun bat zela argudiatuz, inork ere ez bere egiazko nortasuna jakin gabe James konturatu zenera arte. Orduan, Benjaminek baimenik gabe alde egin zuen eta 17 urte zituela Filadelfian jarri zen bizitzen.

1724an, Benjamin Ingalaterrara bidaiatu zuen inprimatzaile ikasketak egitera. 1726an, Filadelfiara itzuli zen eta 1729ko Irailean Pennsylvania Gazette erosi zuen, 1748ra arte argitaratu zuena. 1732tik 1757ra arte Poor Richard's Almanac argitaratu zuen, urtero argitaratzen zuen almanaka. 1727an Amerikako kolonietan diru-paperaren jaulkipenaz arduratu zen.

Remove ads

Jokatu zuen papera

Politikan

Ipar Amerikako koloniak Britainia Handitik independizatzeko prozesuaren bultzatzaileetako bat izan zen.

Asmakizunak

1752an, tximistorratza asmatu zuen gertakari elektrikoak ikertzen zebilela.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Benjamin Franklin Aldatu lotura Wikidatan
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads