Bermeo Kluba
Futbol talde bermeotarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Bermeo Kluba Bermeoko futbol taldea da. 1950ean sortua egun Hirugarren mailan dabil.

Remove ads
Historia
Club Bermeo 1950eko uztailaren 31 sortu zuten, Bermeoko antzinako futbol taldea Lagun Etxea 1936an desagertu zen eta.
1955ean lehendabizikoz eta 1990ean bigarrenez, Hirugarren Mailara igo zuen Bermeoko taldeak Juan Felipe Mintegiren eskuetan eta, 1993an, Bigarren B Mailara ere hark igo zuen; maila horretan zazpi urte eman zituen, eta lehenengo urtean Bermeo Futbol Taldea Bigarren B Mailako errebelazio taldea izan zen Espainian, bi hilabetez Don Balon aldizkariak saritua. Lorpenik handiena 1999an egin zuen, Espainiako futbol ligako bigarren mailara pasatzeko kanporaketak jokatzea lortu baitzuen. 2000. urtean Hirugarren mailara jaitsi zen, eta 2004an lurralde mailan jokatu zuen.
Gerora, Bizkaiko Futbol Federazioaren Ohorezko Mailan (Espainiako futbol ligako hirugarren maila baino beheragoko maila) jokatu zuen 2011-2012 denboraldiraino. Denboraldi horretan, igoerako kanporaketetan lortutako bigarren postuari eta Lemona Kirol Elkartea taldearen desagertzeari esker, Hirugarren mailan jokatzen du.
Remove ads
Uniformea
- Lehenengoa: Zamarra gorria eta praka txuriak.
- Bigarrena: Zamarra urdina eta praka txuriak.
Futbol Zelaia
Itxas Gane, 3.000 ikusleentzako tokia duena.
Datuak
2024-25 denboraldia barne.
- Denboraldiak Lehenengo Mailan: 0
- Denboraldiak Bigarren Mailan: 0
- Denboraldiak Bigarren B Mailan: 7
- Denboraldiak Lehen Federazioan: 0
- Denboraldiak Bigarren Federazioan: 0
- Denboraldiak Hirugarren Mailan: 16
- Denboraldiak Hirugarren Federazioan: 0
- Emaitzarik onena: 2. (Bigarren B Maila, 98-99 denboraldia)
Ibilbidea
- 1950-1955: Bizkaiko Erregionalean
- 1955-1957: Hirugarren Mailan
- 1957-1990: Bizkaiko Erregionalean
- 1990-1993: Hirugarren Mailan
- 1993-2000: Bigarren B Mailan
- 2000-2004: Hirugarren Mailan
- 2004-2013: Bizkaiko Ohorezko Mailan
- 2013-2019: Hirugarren Mailan
- 2019- : Bizkaiko Ohorezko Mailan
Azken denboraldietako emaitzak
Remove ads
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads