Espainiako futbol ligako hirugarren maila

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Espainiako futbol ligako hirugarren maila txapelketa ez profesionala da, 1929an abiatutakoa eta 2021. urtean amaitu zena berrantolaketa baten ondorioz.

Datu azkarrak Espainiako futbol ligakohirugarren maila Tercera División ...
Remove ads

Historia

Thumb
Hirugarren mailako multzoak

1929an sortu zen. Hasiera hartan 33 taldek jokatu zuten 8 taldetan banaturik eta txapeldunak Club Gijón, Barakaldo CF, Atlético Aurora Pamplona, Patria Zaragoza, Club Deportivo Castellón, Sporting Sagunto, Fútbol Club Cartagena eta Recreativo de Huelva izan ziren. Hurrengo urteetan aldaketa handiak izan zituen, batzutan egon ere ez zen egin, baina 1943tik aurrera Espainiako hirugarren kategoria bihurtu zen arte. 1977-78 denboraldian ordea Bigarren B maila eratu zen eta hirugarren mailak kategoria bat galdu zuen, laugarrena bihurtuz. Eskualdeen arabera zatitu zen eta multzo gehiagotan banatu zen.

1986an izan zen azken berrantolaketa eta 16 talde eratu ziren, guztira 364 futbol talde bertan banatu zirelarik. Laugarren multzoan Euskal Autonomia Erkidegoako taldeek jokatzen dute. Nafarroako Foru Erkidegoko taldeek berriz hamabosgarrenean. 2004-05 denboraldirarte Errioxako Autonomi Erkidegoko taldeek nafarrekin batera jokatzen zuten baina ordutik bi taldetan banatuta aritu dira. Aipatzekoa da SD Oyonesa (Araba) eta CD Vianés (Nafarroa) taldeek errioxarrekin batera jokatzen dutela hamaseigarren multzoan gertutasun geografikoagatik.

Remove ads

COVID-19

2019-2020 denboraldia 28. jardunaldia jokatu ondoren COVID-19 pandemiaren erruz etenda gelditu zen. Maiatzaren 6an erabaki zen liga ez berrekitea eta sailkapenak une horretan zeuden bezala uztea. Multzo bakoitzeko aurreneko laurek igoera play-offak jokatu zituzten elkarren artean eta bakarra igo zen Bigarren B mailara. Ez zen jaitsierarik izan baina azpiko mailetatik taldeak igo ziren, IV taldean probintzia bakoitzeko bana eta XV multzoan Lehen Autonomikotik hiru[1]. Horren ondorioz talde kopurua handitu egin da 2020-21 denboraldirako eta txapelketak egitura berezia hartu zuen. Bi fasetan jokatu zen. Lehenengo fasean 11 taldetako bi multzo osatu ziren. Bigarren fasean multzo bakoitzeko hiru talde onenek igoera fasea jokatu zuten eta azkenengo bostek jaitsiera fasea.

Bigarren B maila desagertu egin zen eta haren tokian bi maila berri sortu ziren, Lehen maila RFEF (Espainiako liga sisteman hirugarrena) eta Bigarren maila RFEF (Espainiako liga sisteman laugarrena). Honen ondorioz Hirugarren maila RFEF ere sortu zen, liga sisteman bosgarren kategoria izango zena.

Remove ads

Euskal taldeak (1929-1986)

Sakontzeko, irakurri: «Hirugarren mailako denboraldiak (1929-1986)»

Hirugarren mailak hainbat antolaketa desberdin izan zituen urte guzti hauetan eta sarritan euskal taldeak multzo desberdinetan kokatuak izan ziren. Hauek dira euskal taldeek 1929-30 eta 1985-86 denboraldien artean izandako garaipenak:

Informazio gehiago Taldea, Garaipenak ...

Euskal taldeak 1987tik aurrera

Hona hemen 1986-87 denboralditik euskal taldeak aritu diren multzoetako irabazleak:

Palmaresa

Garaipenak (1986-87tik aurrera)

IV multzoa

  • Taldeka:
Informazio gehiago Garaipenak, Taldeak ...
  • Probintziaka:
Informazio gehiago Probintzia, Garaipenak ...

XV eta XVI multzoak

  • Taldeka:
Informazio gehiago Garaipenak, Taldeak ...
  • Probintziaka:
Informazio gehiago Probintzia, Garaipenak ...
Remove ads

Estatistikak (1929-30etik aurrera)

Garaipenak

2019-20 denboraldiaren amaierako datuak.

Denboraldiak

2018-19 denboraldiaren amaierako datuak.

Orokorra

Informazio gehiago #, Taldea ...

Euskal taldeak

Informazio gehiago #, Taldea ...
Remove ads

Multzo bakoitzaren historia

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads