Bes

From Wikipedia, the free encyclopedia

Bes
Remove ads

Bes egiptoar mitologiako jeinu babesle bat da, Inperio Berrian agertu zena. Batzuetan, maitasun sexuala eta gozamen libertinoekin identifika daiteke, baina batez ere, emakume ahurdunen, eta haurrenm babeslea zen, eta erditzeetan lguntzen zuen. Etxea ere zaintzen zuen.[1] "Punteko Jauna" edo "Nubiako Jauna" titulua darama.

Datu azkarrak Ezaugarriak, Sexua ...
Remove ads

Ikonografia

Jeinu nanoa, bizarduna eta ile luzearekin, mingaina erakusten duena. Biluzik edo lehoi larru batekin estalia irudikatzen da. Eskuetan, musika tresnak edo aiztoak izaten ditu. Beti irudikatzen zen frontalki, beste jainkoekin egiten zenaren kontra. Etxeetan, ohikoa zen Bes jainkoaren irudi bat iztean etxea babesteko.[1]

Mitologia

Ezkontzaren jainko zaindari bat zen, kuttun magiko ugaritan eta emakumeek eta umeek bere zaintza behar zuten toki askotan agertzen dena. Besek, loaldian eraso zezaketen jeinu gaiztoak aldentzen zituen, arrazoi honegatik buru euskarri formako kuttun ugaritan agertzen da. Gainera, bere itxura mehatxugarriak narrasti eta intsektuen ziztada pozoitsuetatik babesten zuen; funtzio guzti horietarako, musika tresnak erabiltzen zituen, hala nola harpa eta danborra.

Feniziarrek bereganatu zuten eta, adibidez, kataluniako Ullastret herriko iberiar hiriaren aztarnategian, jainkoaren terrakotazko irudi bat agefrtu zen. Eskuineko eskua altzatzen du.[2] Eivissan ere agertzen da, mendebaldeko feniziarrek irla kolonizatu baitzuten.[3][4]

Remove ads

Eponimoak

Gadirreko feniziarrek kokagune bat sortu zuten Bes uhartean (Yboshim). K. a. 654an, erromatarrek Ebusus deitu zuten uhartea, eta gaur egun Eivissa izena du.[1]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads