Bhaktapur

From Wikipedia, the free encyclopedia

Bhaktapurmap
Remove ads

Bhaktapur (nepaleraz भक्तपुर). Nepal. Katmanduko ibarreko hiri newaria da, 72.543 biztanle dituena (2001). Hiriburutik 13 km ekialdera dago, 1.401 metrotako altueran. Sinistunen hiria bezala ezagutzen da, baita Nepalgo kulturaren hiria izenaz ere.

Datu azkarrak Bhaktapur भक्तपुर, Administrazioa ...
Remove ads

Etimologia

Izena sanskritozko Bhakta (sinisdun) eta Pura (hiria) hitzen elkarketatik dator, beraz Bhaktapur izenak Sinisdunen hiria esan nahi du.

Historia

Ananda Deva Malla errege Mallak sortu zuen XII mendean Khwopa izenarekin. Hasiera hartan Ganesh jainko hinduaren hiru tenploren artean triangelu itxura zeukan hiriak. XVI menderarte Nepalgo hiri nagusia izan zen eta 1768an Prithvi Narayan Shah errege gurkhak herrialdea konkistatu zuenean Bhaktapurrek isolatuta gelditzea erabaki zuen hiri aske gisa.

Tibet, India eta Pokhararen elkargunea izateak eman zion aberastasuna gaur egun bere Durbar ederraren etxeen arkitekturan nabari da. XX mendean alemaniarren proiektu baten laguntzaz hiria garbitu eta berriztu egin zuten eta gaur egun Nepalgo toki turistikoenetakoa bihurtu da.

Remove ads

Ondasun nabarmenak

Hiri guztia da ikustekoa eta UNESCOk Gizateriaren ondare izendatua du. Oinezkoentzako eremua da gainera.

Bhaktapurreko Durbar plaza da bertako plaza nagusia. 55 leihoen jauregia nabarmentzen da denen gainetik, 1769 arte Jitamitra Malla erregearen egoitza izan zena. Durbarraren inguruan newari estiloko kale, etxe, plaza, iturri eta tenploak daude. Aipatzekoak dira Taumadhi eta Dattatreya plazak. Tenplo gehienak hinduak badira ere, badaude 19 tenplo budista, honen adierazgarri Durbar plazako lehoi biak.

1934eko lurrikarak 2000 etxe suntsitu zituen Bhaktapurren. Horien artean Durbarreko eraikinen herena.

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads